|
2005/05/30
Saltokiak irekitzea igande eta jaiegunetan.
Gipuzkoako Merkataritza Ganbarak aurka egindako adierazpena dela eta, LABen iritzia
Olatz Arozena, LAB-Zerbitzuak-en idazkariaren adierazpenak
Aurreko astean Bizkaiko merkataritza mahaiaren erabakia positibotzat jo genuen, bi jaiegunetan irekitzeko otsaileko akordioa baliogabetzeagatik. Orain berriro ere, balorazio positiboa egin behar dugu erabaki bera hartu baitu Gipuzkoako Merkataritza Ganbarak.
Saltokiak igande eta jaiegunetan irekitzeak ez dauka inolako justifikazio sozial eta laboralik. Merkatal gune handiek salmentak eta etekinak handitzeko interesa dute merkataritza txiki eta tradizionalaren kaltetan eta baita gure aisia gehiago kontsumitzeko ere. Ez dago irekitzeko eskari sozialik eta ez dakarkie inolako onurarik hiritarrei ezta langileriari ere, baizik eta guztiz kontrakoa.
Espero dezagun arrazionaltasuna nagusitzen jarraitzea eta oraindik jarrera hartu ez duten merkatal gune handiek eta merkataritza erakundeek ildo beretik segitzea. Bereziki Arabako merkataritzari egin nahi diogu erreferentzia, isilik jarraitzen du eta. Halaber Lakuako etorkizuneko gobernuari gai honetan duen jarrera berriro aztertzeko deia luzatu nahi diogu berriz ere, eta etorkizunean igande eta jaiegunetan irekitzeko saiakerarik behin betiko baztertzeko.
Espekulazioak ekiteko asmoz, LABek egiaztatu nahi du momentuz ekainaren 14ko grebarako deialdiak indarrean jarraitzen duela.
|