|
2005/01/10
Jetan denok jai - Mobilizazio eta informazio gehiago.
Denok dakizuenez, merkataritzako langile guztiok buru-belarri borrokatzen ari gara Gasteizko Jaurlaritzak ez ditzan gure lan baldintzak okertu, ez ditzan norberaren harremanak, etxekoak eta gure giza harremanak alda. Jai eta igandeetan dendak zabaltzearen aurkako borroka hau ez da berria gure artean, eta oraingoan bezala, hamaikatxo saio egin dituzte igande eta jaiegunetan lan egin dezagun. Denek porrot egin dute, eta oraingoan ere, porrot egingo dute.
Ez dugu onartuko, Dekretu bidez, Gasteizko Jaurlaritzak, Azalera Handiko Merkatalguneei opari egitea, merkatalgune hauek onuradun bakarrak direnean. Bien bitartean, ikusten dugu gure kontratuek txarrera egiten dutela, enplegua galtzen ari garela, eta askotan, saltoki txikiak ateak itxi behar izango dituztela (horrek berekin dakartzan ondorio kaltegarriekin).
Igandeak 16an 12:00-etan erronka berria izango dugu aurrez aurre. Bilboko kaleetan manifestazioa egingo dugu: Arriagatik abiatuz Gran Víako Gasteizko Jaurlaritzaren egoitza aurrean amaitzeko. Han elkartuko gara atseden hartzeko eskubidearen alde gaudenok, lan eta baldintza duinen alde gaudenok, saltoki txikien alde gaudenok, etab... Eta nola ez ba, LAB-Zerbitzuak osatzen dugun afiliatu eta militante guztiok ere!
JAIETAN DENOK JAI kanpainan murgildu garen aldi guzti honetan erakutsi diegu ez gaituztela ikaratzen, euren probokazioei erantzuteko mobilizatzeko prest gaudela eta hilaren 16an erantzun irmoa emango diegula Bilbon.
LABetik ahalegin berezia egin dezazuen eskatzen dizuegu. Asko dago jokoan! Denok BILBORA!
|