|
2004/12/20
Hemen 0 - Iragarritako aldaketa ez da nahikoa. Beharrezkoa da igande eta jaiegunetan irekitzea zeron arautzea.
Komunikabideetan agertutako albistea dela eta LABek berresten du zero egunetan irekitzeko araudiaren exijentzia. Beraz, positiboa izanda ere dekretuaren edozein moldaketa,guztiz ez nahikoa izango da igande eta jaiegunetan irekitzea onartzen bada.
Komertzioak irekitzeko baldintza berria, saltokiek 150 metro izatera mugatzea izan da, eta horixe izan zen Gasteizeko gobernuaren dekretuari LABek egin zion alegazioetako bat, hain zuzen.
Sartutako moldaketak edo irekitzeko zero eguneko araudia aurreikusten ez duen edozein moldaketak, ezin du arreta beste alde batera desbiderarazi. Benetan kezkagarria dena zera da, Kontsumoko Aholku Batzordeak, eta gu ez gaituzte gonbidatu horretara, zortzi igande eta jaiegunetan urtean zabaltzeko asmoa onartzea, inplikatuta gauden euskal gizarte, kontsumitzaile, langile, merkataritza txiki eta eragile sozialei kasurik egin gabe eta hauen aldarrikapen eta planteamenduak entzun barik.
|