· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Zerbitzuak

· Ostalaritza
· Garbiketa
· Merkataritza
· Banka
· Aurrezki kutxa
· Aseguroak
· Bestelakoak






Jazarpen sindikala CEAL SUPERMERKATUAKen Konfiantzazko supermerkatuak?



Jazarpen sindikala CEAL SUPERMERKATUAKen Konfiantzazko supermerkatuak?



Jazarpen sindikala CEAL SUPERMERKATUAKen Konfiantzazko supermerkatuak?


 

2004/09/23
Jazarpen sindikala CEAL SUPERMERKATUAKen Konfiantzazko supermerkatuak?

Abuztu amaieran eta irailaren hasieran SUPERMERCADOS CEAL enpresak,
konfiantzazko supermerkatuak dio bere leloak, egin beharreko hauteskunde
sindikaletarako prozesua bultzatu zuten 6 langile kaleratu zituen. LAB
sindikatuaren kandidaturarako promozio eta laguntza zereginetan zebiltzanak,
alegia.

Langile hauek zeregin sindikal hau burutu zuten, langileen eskubideak zainduko lituzkeen komitea enpresan osatzeko asmoz; gaur egun sistematikoki CEALek hausten dituen eskubideak.


Hona hemen adibide batzuk: diskriminaziorik gabeko ordutegi aldaketa, lan egutegirik ez, lan osasuna
kontuan hartu ere ez (korronteak kutxen lerroan, zoru irristagarriak, uniforme desegokiak, etab).



LABek hauteskunde sindikaletarako aurreko oharra 2004ko abuztuaren 30ean aurkeztu zuen eta enpresaren erantzuna erabatekoa: abuztuaren 31n eta irailaren 1ean, kaleratzeak.



SUPERMERCADOS CEALek langileriaren ordezkaritza enpresan ekiditeko asmoa du. Kaleratzearekin, askatasun sindikala bezalako oinarrizko eskubidea ukatu zaie pertsona hauei. Errepresiozko neurri hau lan harremanen esparruan zigorrik handiena da. Enpresak zigor hau ezarri die langileen interesen defentsan antola daitezen ekiditeko.



AUTORITARISMORIK EZ, JARRERA ANTISINDIKALEI EZ
KALERATZERIK EZ!


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa