|
Manpower Bizkaiako Hitzarmen Kolektiboaren negoziazioa.
Dokumentu txiki hau langile guztiekiko komunikazio bide izatea du xedea.
Hitzarmenaren negoziazioa langile guztion partehartzea eta eztabaida behar duela uste dugu.
Une honetan negoziazioa geldirik dago arrazoi batzuk direla eta:
1.- Enpresak plantilarako inongo egonkortasunerako konpromisorik ez du hartzen. Kontratuen subrogazioa, obrarako kontratuen aldaketa behin betikoetan bihurtzeko... bezalako alternatibak aztertzen ari gara. Baina enpresak 4 urtetan 20 behin betiko egiteko konpromezua besterik ez du hartzen.
2.- Zerbitzu enpresa bat garenez funtzio oso desberdinak hainbat lekutan
burutzeko berezitasuna daukagu. Lan baldintzen edozein negoziazio irizpide honi erantzun behar dio, lan baldintzak egokitu, sektore konkretu horretako langileen egoeraren norabidean behintzat.
Zerbitzu enpresaren formato hau gaur egun subkontratazioa sustatzeko tresna bat besterik ez dela ulertzen dugu, lan prekarietatearen erakusgarri larrienetako bat izanez.
Baldintza duinetan kontratu bat izan nahi badugu, hau da elkartuta egoteko
unea, berezitasun ezberdinekin baina enpresa berdinaren kontra eta lan
prekarietate berdinaren kontra.
Enpresa Komiteko LABeko ordezkariak.
|