· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Zerbitzuak

· Ostalaritza
· Garbiketa
· Merkataritza
· Banka
· Aurrezki kutxa
· Aseguroak
· Bestelakoak






Lantegi Batuak-en prozesu negoziatzaile baikorra eta akordioa.



Lantegi Batuak-en prozesu negoziatzaile baikorra eta akordioa.



Lantegi Batuak-en prozesu negoziatzaile baikorra eta akordioa.


 

2006/04/26
Lantegi Batuak-en prozesu negoziatzaile baikorra eta akordioa.

Plantillaren %95ak hitzarmena berretsi du.

LABek plantillaren %95aren babesarekin sinatu du hitzarmena Lantegi Batuak-en, asanblada bidez.

Bai gatazkara eraman zituen prozesu negoziatzailea, bai akordioa bera historikotzat jo daitezke.

Lantegi Batuak-eko langileek mobilizazioetan eta greban parte hartuz enpresako zuzendaritza zuhurkeriatik mugiarazi dute.

Azken hitzarmenek KPIren gehitzea baino ez dute izan eta aldiz, lan baldintza eta baldintza sozialen hobekuntzak gutxi izan dira. Hitzarmen honek, ordea, Lantegi Batuak-en prekarietate eta ezberdintasunaren aurkako borrokan aurrekaririk gabea da:

- 3 urteko indarraldia.

- 10 orduko lanaldi murrizketa.

- Soldata altuenetan KPI+%0.25eko igoera eta soldata baxuenetan KPI+2.30ekoa.

- Aldi baterako 200 lan kontratu hitzarmen honek irauten duen bitartean kontratu mugagabe bihurtuko dira.

- Plus eta osagarri berriak ezarriko dira.

- Sailkapenaren behe aldean zeuden kategoriak igoko dira.

- Ordaindutako baimenak.

- Erretiru aurreratua errelebu kontratuekin, ...

Hauek dira lehengo hitzarmenarekiko ezberdintasunak.

Honez gain, genero bazterkeria egongo ez dela bermatzen duen artikulua gehitu da. Hitzarmen honen indarraldian zehar gai hau gorpuzten joango da eta benetan aukera berdintasuna egon dadin neurri zehatzak hartuko dira.

Lantegi Batuak-eko langileei eskertu behar diegu enpresa batzordeak aurkeztutako proposamenei emandako babesa. Honek konfiantza eman digu eta hurrengo negoziazioetarako ondo kokatuta uzten gaitu.


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa