2007/07/05
BBKn ematen den behin-behinekotasunaren kontra

Behin-behinekotasunaren igoera salatu nahi dugu (Bizkaian bakarrik hamaika kontratu praktikatan, hedapenean daudenei gehituta), enpresak Hitzarmen kolektiboaren negoziatzeari uko egitea, eta aurrekoa ez betetzea, emaitzak gero eta hobeagoak diren heinean, eta Gizarte Ekintzak barreiatzen ditu urtez urte deuseztatzen dituen bitartean.

Jendea prekarioan alokatzen ari da, 3 urteko iraupenarekin, lanpostu estrukturalki finkoak, era ultraliberalik ultraliberalena. Bizkaiko puntako enpresa..., kalitatezko lana sortzerakoan eredua izan beharko lukeena, emaitza ezin hobeagoak izanda eta gizarteratzeko konpremesuarekin (behintzat Herrialderen zati bati Gizarte Ekintzen bidez), gure artean ezartzen den edozein multinazional bat bailitz jokatzen du, gure gazteen etorkizunarekin jolasten duelarik konpetentziak (Caixa,etab...) Bizkairako lanpostu finkoak eskaintzen dieten bitartean. LABek, lankide hauek finkora pasako dituen eta lan karrera erakargarria eskainiko dien Hitzarmena exijitzen du, enpresaren eta Herialdearen onerako izango delakoan gaudelako.



inprimitu