· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Zerbitzuak

· Ostalaritza
· Garbiketa
· Merkataritza
· Banka
· Aurrezki kutxa
· Aseguroak
· Bestelakoak






BANKA - Lan Ikuskaritzek Banco Guipuzcoanori isuna jarri diote udan  bekadun gazteak erabiltzeagatik.



BANKA - Lan Ikuskaritzek Banco Guipuzcoanori isuna jarri diote udan  bekadun gazteak erabiltzeagatik.



BANKA - Lan Ikuskaritzek Banco Guipuzcoanori isuna jarri diote udan  bekadun gazteak erabiltzeagatik.


 

2005/12/28
BANKA - Lan Ikuskaritzek Banco Guipuzcoanori isuna jarri diote udan bekadun gazteak erabiltzeagatik.

Beste behin ere LABek jarritako salaketei esker, Bizkaia eta Gipuzkoako lan ikuskaritzek bekadunak Gizarte Segurantzan alta eman behar izan dituzte eta Banco Guipuzcoanoari isuna jarri diote.

LAB aspalditik ari da bekadunak erabiltzen dituzten banketxeen arazoa konpontzeko lanean; nahiz eta oztopo ugari izan, zerbait lortu du.

Ikasleak lanpostu estrukturalak, oporrak, etab. betetzeko hartzen dituzte; baina lan kontratu gabe eta diru laguntza ziztrinekin, soldataren antzik ere ez daukana.

Instituzio, unibertsitate eta ikastetxeak jakinaren gainean daude; baita lan ikuskaritzakoak ere. Baina hala ere, kasu gehienetan onartu egiten dute eta ondoriorik izan gabe.

Praktika hauek bai ikasle-langile zein Gizarte Segurantzarekiko iruzurra dira eta gainera gazteek jasaten duten explotazioaren adibide dira, baita lan merkatuan dagoen prekarietatearena ere.

Instituzio akademikoekin hitz egin dugun arren iruzur honekin jarrai ez dezaten eta lau herrialdeetako lan ikuskaritzetan salaketak jarri ditugun arren; iruzur honetan biak konplize direla salatu behar dugu.

Argitu nahi dugu gure asmoa ez dela praktikak desagerraraztea, alderantziz baizik; gure helburua praktika hauek lankidetza-hitzarmenetan batzen diren bermeak betez egin daitezela da; baina inoiz ez ikasleak langileak ordezkatzeko erabiliz.

Aitortu eta eskertu behar dugu guztiak ez direla berdinak eta ez dutela berdin jokatzen. Esaterako, Bizkaiko ikuskaritzak azken urteetan eta Gipuzkoako hiru ikuskariek 2005ean egindako lana aipagarria da. Ikuskapenetan beste alde batera begiratu eta
irregulartasunik ez dagoela esan beharrean, ohikoa izaten denez; aurkeztutako salaketen egiaztapen sakona egin izan balute, emaitzak ezberdinak izango ziren eta ziurrenik iruzur arazo hau konpontzeko bidean geundeke.

Hirugarren urtez jarraian jaso du isuna Banco Guipuzcoanok. Banketxe hau gazteen esplotazioaren eta iruzurraren eredu bihurtu da. 2002. urtean, Bizkaian, 8.110 euroko isuna izan bazuen 14 langileren alta ez emateagatik; 2004an 12.000 eurokoa izan zen eta aurten 24.000koa. Honi Gizarte Segurantzan kotizatu beharrekoa gehitu behar zaio (kotizatu ez zuena). Hauek Bizkaian frogatutako arau - hausteengatik gehi beste sei Gipuzkoan. Hau guztia, kopurua eta dagozkien Gizarte Segurantzaren likidazio kuotak aipatu gabe.

Hezkuntza eta lan arduradunei eta bekadunak bidaltzen dituzten ikastetxeei esan nahi diegu benetan ardura daitezela gai honetaz eta akordio bat lor dezatela, gaur egungo hitzarmenak baino argiagoak. Akordio hauetan, besteak beste jaso beharko litzateke ikasleak ezin direla lanpostu operatiboetan egon eta eragiketa simulatuetarako neurriak jarri behar direla. Baina ikasleek inoiz ezin dute langile baten benetako lana egin.


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa