· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Zerbitzuak

· Ostalaritza
· Garbiketa
· Merkataritza
· Aurrezki kutxa
· Banka
· Aseguroak
· Bestelakoak






BANKA - Aurten ere erosteko ahalmena galdu dugu.



BANKA - Aurten ere erosteko ahalmena galdu dugu.



BANKA - Aurten ere erosteko ahalmena galdu dugu.


 

2004/11/24
BANKA - Aurten ere erosteko ahalmena galdu dugu.

20004ko urriko KPI ezagututa, begirada atzera botatzeko eta azken bi urteotan gertatutakoa gogoratzeko une egokia da, horien aurreko laurak ahaztu gabe (1999-2002).



CCOO eta UGTk AEB patronalarekin 2003-2004 urteetarako sinaturiko Banku Pribatuentzako azken hitzarmen kolektiboa, %2,75eko igoera aurreikusten zuen lehenengo urterako eta %2,5 aurten. Gogoratu beharra dago BERRIKUSPEN-KLAUSULArik gabe, soldata-taulen gaurkotzearekin soilik 2005eko urtarrilaren 1ean indarrean jartzeko.


Gauzak horrela, jada frogatzen ari gara erosteko ahalmena galtzen ari garela. 2003rako %2,75eko KPI ofiziala sinatu zuten ( sinesgarritasun eskaseko KPI, egia esan) eta 2004rako %2,5. Aurtengo joera inflazionista aldatzen ez bada, dagoeneko %0,6 galdu dugu (urrirako KPI %3,1 zen) eta oraindik bi hilabete falta dira urtea amaitzeko. Martxa honetan, gure soldatek berriro ere balioa galduko dute CCOO eta UGTk sinatu zuten hitzarmen onari esker.


Hitzarmen izugarri horiek sinatzeari esker, azken urteotan pilatutako galera eurotan 3.600 euro dira 1. mailarako eta ia 1.700 euro IX. mailarako, adibideak jartzearren. Honi gehitu behar zaio hirurteko bakoitzeko galdutakoa; horrek oso argi ikustarazten digu azken hitzarmen hauek zein txarrak izan diren, baita soldaten gaian ere.


Honek guztiak, ez dugu ahaztu behar, erantzule batzuk ditu; ohiko gobernuaren aurreikuspen makroekonomikoak zalantzan jartzen ez dituzten sindikatuak eta ekonomiaren martxa onean konfiantza dutenak. Eta horrek, azkenean, patronalari egiten dio mesede eta bankuetako langileak engainatuta uzten ditu. Azal dezatela orain zertan datzan berrikuspen-klausula famatuak, urte amaieran konprobatuko dugunean ez zaizkigula kobratu beharreko atzerapenak ordainduko, urteko KPI eta aurten jasotako igoeraren arteko aldeagatik. Baina alde hori ez digute bankuek ordainduko negoziatzaile onak izan baitira.


Datorren urtean, hitzarmen kolektibo berrirako negoziazioei ekin behar diegu. LABek berriro jarriko du mahai gainean Euskal Herrirako hitzarmenaren aldarrikapena. Gure eskubidea da eta ziur gaude horrela, zehaztutako helburuak lortzea errazagoa litzatekeena, gure soldatek erosteko ahalmenik galdu gabe. Aitzitik, arlo ekonomikoan ere azken urteotan galdutakoa errekuperatzen hasteko garaia delakoan gaude.


Sindikatu hauek egindakoari esker, kezkatuago daudenak patronala ez mintzeaz bankuen langileen interesak defendatzeaz baino, une honetan erosteko ahalmena galtzen ari gara eta inork ez dizkigu atzerapen horiek ordainduko.



UKO EGITE GEHIAGORIK EZ - HITZARMEN SALDORIK EZ


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa