2006/04/03
2006ko martxoaren 31ko Kutxaren Batzarre Nagusia. Ezker Abertzalearen -BANATUZ eta LABen- komunikatua.

Kutxa 2005 Urteko Txostenaren aurrean honako hau adierazi nahi dugu: Lehenengo: Ez gara sartuko ez Gestio-Txostena eta ez Urteko Kontuen dokumentazioa osatzen dituzten datu desberdinak baloratzera sartuko; ezta 2005eko ekitaldiaren likidazioa ere eta ez Gizarte-Ekintzaren 2006ko aurrekontua. Gestioa bat dator gaurko kutxa-ereduarekin, azken hamarkadetan sendotu dena. Beste inbertsio batzuk, edo gizarte-ekintzaren partida-zuzenketa batzuk ere proposa litezke, edota funtzionamendu-aldaketak, baina, indarrean dagoen gaurko kutxa-eredua onartuko balitz, eztabaidatzeko alternatibak besterik ez lirateke izango. Bigarren: Gure aldetik zalantzan jartzen duguna, hain zuzen ere, gaur egun indarrean dagoen kutxa-eredua bera da. Bide horretatik, konbentzituta gaude beste eredu bat egitea nahitaezkoa dela, gaur egun erabiltzen diren parametroekin zerikusirik ez duena. Hirugarren: Parametro berri hauek, kutxaren gestioan sakontasunezko aldaketa ekarriko lituzketeenak, honako gai hauek hartu beharko lituzkete oinarrizko irizpide gisa: 1.- Hasteko, Euskal Herriko egoeraren azterketatik abiatu behar du bere gestio eta proiektuetan kutxak, eta Euskal Finantz Sistemaren barruan kutxa garrantzizko partetzat hartu behar da. 2.- Fase beri honetatik berdefinitu beharko dira: - inbertsio-politika - zuzenean gizartekoak diren ekintzetara bideratu beharreko irabazien zenbatekoa - beste Euskal Herriko finantz entitate batzuekiko harremanak - dauden entitate publikoekiko lankidetza - enplegu-politika 3.- Era berean, kutxak onartu behar du gizartearen parte hartzea ez dela mugatu behar Batzarre Nagusia bezalako ente formaletara, baizik eta, parte hartze hau gestioan benetako eragina duen parte hartze bihurtu. Horrek ekarriko luke kutxa ez gelditzea bere esparruaren barruan bakarrik, baizik eta gizarte kontrolaren bide egokiak izatea. 4.- Bide berri hauetatik etorriko litzatekeen parte garrantzitsu bat hiritarrekin bat egitea litzateke, denak kutxaren parte inportante bat sentitzeko bertan azaltzeagatik, hiritar izaera horrexegatik bakarrik, bestelako abal beharrik gabe. Jakin badakigu kutxa eredu berri honen aldeko apustuak garrantzi eta zailtasuna dakartzala, baina era berean aro berriak datozela ohartzen ari gara, zeinetan dena herri honen errealitatean kokatu eta adostu behar baita. Ziur gaude bide honetan eredu aldaketan interesaturik dauden beste gizarte- eta politika-agente berri batzuekin topatuko garela eta hiritarren sentipenarekin bat gatozela.



inprimitu