2004/11/29
LABek ez nahikotzat jo du enpresa hitzarmenerako proposamena Pakea Lan-istripuen Mutuan

Hilabeteetan negoziatu ondoren, Hitzarmenerako proposamena egin dute PAKEA Lan-istripuen Mutuan. Proposamen honek ez ditu betetzen ezta gutxiago ere, plataforma bateratuan langileek aurkeztutako asmoak. Gure ustetan, ez da inposaketetarako ez edonolako sinaduretarako garaia. Hori dela eta, LABek enpresari eta gainontzeko ordezkaritza sindikalari (ELA) hausnartzeko deia luzatu nahi die akordio ona lortzeko. LABek beste proposamen batzuk aurkeztuko ditu jarrerak hurbiltzeko asmoz. Baina posible ez bada eta proposatutako bezalako hitzarmena inposatzeko asmoari eusten badiote, mobilizatzeko prest gaudela adierazi nahi dugu. Garai hauetan, EAEko Mutuen fusioa hurbil dagoenean, onartezina da Mutua Vizcaya Industrialek adibidez dituen baldintzetatik oso urrun dagoen proposamena aurkeztea. Ezin onar dezakegu 4 urterako hitzarmena, KPI gehi %0,5eko soldata igoera lukeena, lanaldi murrizketa eskasarekin eta kolektibo batzuetan ezta hori ere, %23ko aldi baterakotasuna murrizteko neurririk gabe eta ordezkaritza sindikalak Prestakuntza Planetan parte hartzeko ezezkoarekin, langile guztiek plan horietan baldintza beretan parte har dezatela bermatzeko. Ez nahikoa iruditzen zaigunez eta enpresak dion guztia onartzeko prest ez gaudenez, Enpresa Hitzarmen duina defendatzen jarraituko dugu Pakean.



inprimitu