· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Zerbitzuak

· Ostalaritza
· Garbiketa
· Merkataritza
· Banka
· Aurrezki kutxa
· Aseguroak
· Bestelakoak






2004ko lan hitzarmena



2004ko lan hitzarmena



2004ko lan hitzarmena


 

2004/06/02
2004ko lan hitzarmena

Joan zen maiatzaren 26an, alde bateko komisioetan erabilitako gaiak amankomunean jartzeko Hitzarmenerako mahai negoziatzailearen osoko bilkura deituriko bilera ospatu zen.

Gaur arte, ez dago aurrerapen haundirik negoziaketetan, eta oraindik ez dira bildu arlo ekonomikoak eta profesional sailkapena landu behar dituzten komisioek. Gauza aipagarrienak hauek dira:

- Hitzarmenaren iraunaldiari buruz, ez dago proposamenik, nahiz eta aurreko bileran patronalak bi urtetaz hitz egin, Comisioneskoek lau urte proposatu zuten (denbora gehiago lasai egoteko edo...)

- Lanaldiari buruz, ez da gutxitzen ordu bat bera ere ez, patronalak lanorduaren malgotasuna nahi du, ostiral arratsaldetako kontua aipatu gabe.

- Soldaten igoera. Patronalak ez du gai honeri buruz ezertxo esan, baina ezin dugu gehiegi espero CCOOko erreibindikazio plataforman KPI + % 0,5 eskatzen bait dute.

- Sailkapen profesionala. Ez dago patronalaren proposamenik.

- Patronala prest dago sektoreko behatokia sortzeko, baita ere hitzarmena FORCEMeko legislazio berriari moldatzea. Gainera, estatuko sindikatu eta patronalarentzat, FORCEMeko formazioa oso ondo funzionatzen ari dela diote.

UNESPA Vasco-Navarrari Bilboko egoitzan maiatzan 5ean Euskal Herriko mahai negoziatzailea zabaltzeko proposamena berriztatu genuen ELA eta LABek. Era berdinean, martxoaren 10ean estatuko aseguruetako hitzarmenaren mahaian emandako plataforma berretsi genuen. Gai honeri buruz patronalak bere ezetza eman du negoziazio esparruari buruz eta erantzunik gabe utzi ditu proposatutako beste puntoak.

Labur: aseguru negoziazioan antolatutako antzerkia aurrera doa, eta hori gutxi balitz, Fidalgoren sindikatuaren ordezkariak ahal dituen oztopo guztiak jartzen ditu ELA eta LABek normaltasunez parte hartzeko mahaian. Akaso, negoziazio mahaiko azpijokuak eta Aseguru, Berraseguru eta Mutuetako hitzarmenean benetazko edukien gabezia salatuko duten lekukorik izatea ez dute nahi.

Beraien jarreraren gainetik, ELA eta LABek jarraitu dugu Euskal Herriko langileen interesak, beraiek bait dira gutan konfidatu dadenak, eta solidaritateagatik beste estatuko lankideenak, defendatzen.


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa