· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Zerbitzuak

· Ostalaritza
· Garbiketa
· Merkataritza
· Banka
· Aurrezki kutxa
· Aseguroak
· Bestelakoak






EAEko lan istripuetarako mutuen fusioa



EAEko lan istripuetarako mutuen fusioa



EAEko lan istripuetarako mutuen fusioa


 

2004/04/05
EAEko lan istripuetarako mutuen fusioa

LABek, Euskal Autonomi Erkidegoko (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) lan istripuetarako mutuak batzeak, eragile sozial guztien gardentasun, informazio eta parte hartze prozesua behar duela adierazi nahi du. Eragile sozialen artean, batez ere erakunde hauetan dauden sindikatuei dagokiena, orain arte prozesu hori eman ez baita.

EAE osoan eragin handia duen kontu honen atzean dagoen gardentasun falta salatu behar dugu. Ezin dugu ahaztu martxoaren 15ean hiru mutuetako ordezkariek, (Mutua Vizcaya Industrial, Pakea eta La Previsora) bilera bat egin zutela ministerioan Ordenazio Zuzendari Nagusi eta Erregimen Ekonomikorako Zuzendari Nagusiarekin. Bertan, Aliantza Estrategikoaren alderik garrantzitsuenak eta beste erakunde bat eratzeko aukera zehaztu ziren.


EAEko hiru mutuek, dirudienez, Erakunde berri honen etorkizuna zehatz dezaketen erabaki batzuk hartu dituzte dagoeneko. Kudeaketa eredua Mutua Vizcaya Industrialarena litzateke eta integrazio zuzendaria Javier Vergara izan liteke. Fusionatutako erakunde berriak MUTUALIA izena har lezake, egungo hiru mutuek horrela onartuko balute.


Fusio honi, printzipioz, gure ezetza eman ez badiogu ere, LABek, erakunde hau zehaztu behar duten interesak bestelakoak izan behar direla adierazi nahi du. Interes hauek ezin dira kostuen murrizketa eta negoziorako itxaropenak igotzea izan.


Gardentasun, informazio eta parte hartze politika argirik gabe, oso zaila izango da planteatutako helburuak lortzea. Gaur arte, mutismoa, informazio eza eta ukitutako kolektiboen eta beren ordezkarien parte hartzea, desadostasunerako kontu garrantzitsu bihurtzen ari dira. Baina ez hori soilik; ez da ezertarako kontuan hartu enplegu finkoan zein aldi baterakoan izango duen eragina, ezta lan baldintzak ere.


Ukitutako kolektibo eta erakunde sozialen parte hartze zuzena exijitzen dugu. Orain arte, mutuak lan osasunetik etekinak ateratzeaz baino ez dira arduratu. Hemendik aurrera, lan istripuen arreta eta prebentzioa eta langileen osasuna lehentasunak izan behar direlakoan gaude. Premisa hauek bete izanez gero, LAB denon onurarako ideiak eta proposamenak ekartzeko prest agertuko da.


Bada garaia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako mutuek gai honi heltzeko, inportantea baita. EAEn eta Euskal Herri osoan Lan Arriskuetarako Mutuen etorkizunari begira garrantzitsuena izango den erabakian, langile eta sindikatuok parte hartzaileak behar dugu izan.


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa