|
2004/05/26
PAKEA - Bide luze honen lehenengo urratsak bere fruitua eman du. Nahiz eta iragandako ostegunean, maiatzaren 13an, sinatutako akordioak ez duela asetzen gure nahia, PAKEAko langileok urtetan izan ditugun baldintza ekonomikoen berreskurapena (langile guztientzat %60ko Borondatezko Enpresa Osagaia), onartzen dugu sinatutakoa aurrerapen bat suposatzen duela azken urteetan etengabean gure ordainsariak jasandako murrizketen alde.
Hiru gai azpimarratuko genituzke positiboak bezala bi Enpresa Batzordetako (CQR eta Camino) partaide guztiek sinatutako akordioan:
- Hemendik aurrera Borondatezko Enpresa Osagaiaren %30 inabsorbible eta ezin ikutuzkoa da.
- Nominak kontzeptu salarial guztiak eta dagokien erretribuzio ekonomikoak jasoko dituzte.
- Urteko gehipen salarialak brutoari aplikatuko dira, nominaren kontzeptu guztietan.
PAKEAko lehenengo enpresa paktuaren %99 negoziatzeke oraindik izanik, ez dugu balorazioetan sartu. nahi. Sinpleki akordioa onargarria iruditzen zaigu osagaiari buruz, baina negargarria denbora kontutan hartuta (bide judiziala, eta abar), gehiegi kostatu bait du sinaketa lortzea.
Azpimarratu nahi dugu LAB-PAKEAko atal sindikalaren aldetik aldaketa semantiko batzuk sinatutako akordioan sartzeko proposamenari enpresak emandako ezetza. Gure ustea izanik ailegatu dela garaia non emakumeekiko erreferentzia bere tokia izan dezan sinatutako idazkietan, lan egiterakoan ere duen bezala. Guk proposatu genuen erdaraz trabajadoras hitza ere erabiltzea eta goian aipaturiko ezetza jaso genuen erantzun gisa.
LABetik uste dugu formak ere errespetatu behar direla, beraz emakumeen kolektiboa ere aipatu egin behar dela. Espero dezagun Enpresa Paktuaren textu osoa sinatzerakoan sentsibilitate gehiago egotea eta lexikoan ere genero diskriminazioaren arrastoak desagertzea.
Azken bi urte hauetako lanean jasotako experientziak animatzen gaitu pentsatzera bide onetik goazela eta gure optimismoa konpartitu nahi genuke langile guztiekin , guztien laguntza eta bultzadarekin dudarik ez izan gure helburua lortuko dugula: Lehenengo PAKEAko Enpresa Paktua.
|