|
2008/03/31
GUARDIAN LLODIO: LABek ez du hitzarmena sinatuko; nahiz eta martxoaren 26an zuzendaritzak eta sindikatuek aurreakordioa erdietsi. Martxoaren 26an Guardian LLodioko hitzarmenaren aurreakordioa sinatu zen eta langileek onartzeko geratu zen. Hala ere, piketeetan parte hartzeagatik zenbait langileren aurka jarritako salaketak kentzeko komitearen gehiengoak egindako eskariaren erantzunaren zain geunden. Horrekin batera, martxoaren 12 eta 13ko greban parte hartu zuten langileak ez kaleratzeko eta etorkizunean isunik ez jartzeko bermea eskatzen genuen.
Gai honetan, akordio bat erdiesten saiatu gara ordutik hona, aurrerantzean berme eta babes bat izateko; enpresak orain arte zelan jokatu duen ikusita kezkatuta baikaude.
Zoritxarrez ezin izan dugu akordiorik lortu enpresa ez baitago tamaina horretako konpromisorik hartzeko prest. Beraz, zuzendaritzak greba egin zuten langileen aurka neurriak hartzeari uko egin ez dionez, LABek ez du hitzarmena sinatuko
|