|
2007/12/21. ARGITARATU DIRA ONARTUEN ETA BAZTERTUEN BEHIN BEHINEKO ZERRENDAK.
Gaur abenduak 21, OPEren onartuen eta baztertuen behin behineko zerrendak argitaratu dira. Asko direnez eta zerrendekin batera beste informazio eta arau argitaratu denez Unibertsitateko web orria jo dezazuen gomendatzen dizuegu, http://www.ehu.es/p055-9494/eu. Bertan dituzue zerrendak, kidegoaren arabera sailkatuak, bertan ere kexa (erreklamazioa) aurkezteko epea (2008ko urtarrilaren 9an bukatzen da) eta eredua.
Horrez gain, eta hautaketa prozesu bakoitzean parte hartzeko bete behar diren baldintzei buruzko oharra ere aurki dezakezue.
Behin betiko zerrendak, 2008ko urtarrilaren bukaeran argitaratuko direla eta hauekin batera, menpekoen eta administrari laguntzaileen kidegotarako galdera sorta.
|