Lan Osasuna ikastetxeetan: hartu parte gure galdetegia erantzunda!

Ikastetxeetako lan baldintzak aztertzen gabiltza, ikerketa bat egiteko eta horrela behar diren negoziazioak egiteko.

Horretarako ikastetxeetako datu zehatz batzuk behar ditugu eta datu horiek batzeko zuen kolaborazioa ezinbestekoa da. Horregatik beherago datorren galdera sorta prestatu dugu. Mesedez, kopiatu, bete ezazu eta bidali gure posta elektronikoren batera (nahi izanez gero, inprimatu eta ekarri edo bidali gure egoitzetako batera).

Era berean, jakinaren gainean jartzen zaituztegu, Birjinetxe ikastetxean (Bilbon) sukaldea geldiaraztea lortu dugula, bere egoera kaxkarragatik (inspekziorik ez, gas sukaldean prezintorik ez, lur-hargunerik ez). Orain ikastetxe honetan janaria kanpotik ekarri behar dute. Gure lan baldintzak hobetu ditzakegu, baina horretarako denon lana beharrezkoa da.


GALDETEGIA:

Ikastetxea:
Helbidea:
Herria:
Telefonoa:



Delegaritzaren menpe dauden langile kopurua:

Kontratapean dauden langile kopurua:

Aldagelarik ba al duzue?

Aldagela non dago?

Zelako gauzak eta altzari dauzkazue aldagelan?

Aldagelak, armairurik badauka?

Zenbat?

Armairuak giltzaz ixten dira?

Gutxi gorabehera zein neurrikoak dira aldagelak?

Aldagela barruan ba al dago dutxarik?

Dutxak ur berorik al dauka?

Aldagelan komunik al dago?

Gertuen dagoen komuna zein distantziara dago?

Prebentzio delegaturik ba al dago ikastetxean?

Prebentzio delegatua ezagutzen al duzue?

Ba al dakizue ikastetxean arrisku laboralen prebentziorik egin al den?

Zuen laneko arriskuei buruzko informaziorik jaso al duzue?

Ikastetxeko larrialdiko plangintzari buruzko informaziorik jaso al duzue?

Ikastetxeko larrialdiko ebakuazioren batean hartu al duzue parte?

ba al dakizue zer egin behar den larrialdietan (suteetan, uholdeetan, eta abarretan)?


* Oharra:

Galdetegia erantzuteko:
- Zuzenean aukeratu arratoiarekin, kopiatu eta itsatsi posta elektroniko batean edota word dokumentu batean. Gero bidali posta bat beheko helbideetako batera.
- Inprimatu orrialdea eta bidali edo ekarri hurbilen daukazun egoitzara.

Baiona: baiona@labsindikatua.org
Bilbo. irakaskuntzabizkaia@labsindikatua.org
Donostia: irakaskuntzagipuzkoa@labsindikatua.org
Gasteiz: irakaskuntza@labsindikatua.org
Iruņea: irakaskuntzanafarroa@labsindikatua.org

Sindikatuko helbide guztiak



inprimitu