|
5.- Kontratazioaren amaieran.
Likidazioa kobratu behar duzu:
Kontratua bukatzen den hilabetean lan egindako egunak + extrari dagokion zatia.
Extrari dagokionez: 6 hilabeteri extra osoa dagokio, beraz, 2 hilabetetan egon bazara 2/6 dagokizu.
Eta ez ahaztu: lehen hilean, titular moduan ez badizute ordaindu. aldea likidazioan eman behar dizute.
Atzerapenak:
Ikastolan urtarriletik ekainera lanean egon bazara eta gero Ikastolarekin lotura apurtzen bada ere, urte berriari dagokiona kobratu behar zenuenez Ikastolak atzerapenak eman behar dizkizu, lan hitzarmen berriak onartu duen igoerari dagokiona.
Interesatzen bazaizu... ondorengo agiria eska dezakezu ikastolan:
Beste lan postu berri baterako interesgarria izan dakizuke ondorengo agiria: Ordezkapenetarako edo epe jakinerako kontratatuko langileei, behin behineko kontratua bukatu ondoren... lanean emandako egun kopurua adieraziko duen egiaztagiria emango die ikastolak (Ikastoletako Lan Hitzarmenaren 26 - 2 Artikuluak).
|