3.- Eskubideak.

Ikastoletako Lan hitzarmenak ikastolak kontratatu dituen langile guztiei eragiten die, behin behinekoak barne! Interesgarrienak izango direlakoan, ondoren zenbait kasu jaso dira: - Gaizki aurkitzen zarenean baja hartzeko eskubidea daukazu (kobratuz), horretarako, 3 egunetako epean baja partea ikastolan aurkeztu beharko duzu (4 egunetara konfirmazio partea aurkezten da eta ondoren astero). - Kontratuak irauten duen bitartean ezintasun egoeran dagoenak %100 kobratzen du. Ezintasunean zaudela kontratua amaitzen bazaizu, paro egoerara pasatzen zara (hau, lege berri bat da; 2002ko urtarriletik indarrean dagoena), beraz, oinarri arautzailearen arabera, %70 eta 180. egunetik aurrera %60 kobratuko duzu. - Amatasunagatiko bajak, salbuespen bat dira eta amatasuna amaitu arte ez da langabeziagatiko prestazioa erabiltzen hasten. (Ikastoletan, amatasunagatiko baimenak 18 astekoak dira + ugatzaldirako ordubete egunero edo 3 asteko luzapena; 18 astetatik 6 erditu ondoren hartu beharrekoak dira besteak amak eta aitak erabakitzen dutenean).



inprimitu