· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Garraioak eta Telekomunikazioak

· Trenbideak
· Hegazkinak
· Errepideak (bidaiari eta merkantzien garraioa)
· Telekomunikazioak
· Arrantza
· Itsaso Merkataritza






Euskotren - Zehazpenak.



Euskotren - Zehazpenak.



Euskotren - Zehazpenak.


 

2005/06/28
Euskotren - Zehazpenak.

Mahai gainean bi zehapenen komunikazioa dugu. Bata hiru hilabetekoa, Durangoko istripua dela eta; bestea, 45 egunekoa LABen afiliatu batentzat.
Durangoko istripuari buruz, bere unean atera genuen komunikatuari lotu nahi dugu. Gureari erantzuteko enpresak atera zuen komunikatua ezeztatzen dugu. Salaketa 2005-VI-6ko 2/5 aktan agertzen da. Gehitu behar dugu, espero genuen moduan, berriro ere alderik makalenarekin grinatu direla, eta kargu edo segurtasunaren arduradunen batentzat inolako espediente edo zehapenik ez dela egon. Amman jaunak bere interesentzako irtenbiderik erosoena aukeratu du: erruduna iritzi publikoaren aurrean erakustea.
LABek bi galdera ditu Amman jaunarentzat:

1- Uste al du treneko agenteak istripua sortzeko asmoa zuela?

2- Pertsona honen familiak egun horretan gertatutakoan badu errurik?

Azkenik, gogoratu nahi diogu Amman jaunari, ezin dela edonolako adierazpenik egin ezta horrenbeste miresten duen iritzi publikoari gezurrik esan ere. Adibidez, Atxuriko geltokian sistema automatiko edo eskuzkoaren bidez sar daitekeela dionean gezurra esaten ari da eta gezur honek beste batera eramaten du; baina jakin behar duzue eskuzko aukera baino ez dagoela. Honi dagokionez, esan behar diogu 1999ko salaketa bi dagoela, bata Euroloop-ari dagokiona geltokietan eta bestea toperengatik.
Bigarren zehapenari dagokionez, gaizto jokatzea iruditzen zaigu, mendekua eta jazarpen sindikala nahasten dira eta.

Kulebroiaren gertaerak, duela bi hilabete jazo ziren, Jon Jauregi gure afiliatua Euskotreneko hiru zuzendarik bahitu zutenean Leioako garajean eta lapurreta eta inportazioko kotxeen trafikoa leporatu ziotenean.

Ertzaintzari deitu eta hauxe agertu ostean, agenteek dokumentazioak konprobatu zituzten, galderak egin zituzten eta beranduago dena ondo zegoela eta ez zutela han ezer egin behar adierazi zuten. Alde egin zuten, aipatu zuzendari horiei haserrez begiratu eta gero. Hiru zuzendari hauek orduan gure afiliatuari disziplina-espedientea irekitzea erabaki zuten.

Jonek espediente-instruktorearekin izan zuen bilera batean, honek ezer erakusten ez zuten argazki batzuk erakutsi zizkion eta han gertatzen ari zena ez zuela oso argi esan zion.
Instruktore jaunak egindako espedientearen ebazpena egun batzuk beranduago atera zen; enplegu eta soldatako 45 eguneko zigorra. Ikus dezakegunez, instruktore horrek iritzia aldatu zuen. Presiorik?

Espedientea ireki zenetik ebazpenera arte igarotako bi hilabete hauetan komunikabideetan gure komunikatua atera genuen. Jakin badakigu gure komunikatuak Amman jaunaren figura garbiari min handia egin ziona. Oso haserretu zen eta mendekua modurik gaiztoenean burutu zuen eta LABen kontra mendekua hartzeko aukera aprobetxatu zuen, sindikatu honen afiliatuaren kontra joz.

Honekin guztiarekin, espediente honen atzean dagoen jazarpen sindikala eta enpresa honetan dagoen, ondo ordainduta gainera,serbilismoa salatu nahi dugu. Argi utzi nahi dugu amaieraraino helduko garela gai honekin. Ekintza penalei ekiteko eta bidegabekeria honengatik dimisioak eskatzeko eskubidea gorde nahi dugu.

Azkenik, Euskotreneko sindikatu eta langile guztiei gogoratu nahi diegu LABek adierazi zuela jadanik iaz, behartzeko ekintzen kontra zegoela eta hitzarmenaren aldeko greban irekitako espedienteengatik mahaitik altxatu zela.

Aurrekoarenaren ildotik, aurreko hitzarmeneko konpondu gabeko espediente bat dagoela oraindik ez dugu ahaztu, Ovidio Cabezas-ena, alegia. Epaiketa irabazi badu ere, enpresak errekurritu du. Mendekurako beste ekintza bat.


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa