|
2005/06/08
LAB Euskotren-en komunikatua.
Berriro ere, istripu bat gertatu da eta garraio sailburuaren esanetan pertsona baten akatsaren erruz.
LABek ezin dezake ahaztu duela hilabete eta erdi beste istripu bat gertatu zela eta orduan sailburuak berriz ere pertsona batek egindako akatsari leporatu ziola errua.
Poz-pozik jendartea lasaitu nahi izan zuen eta ikerketa burutuko zela eta horren emaitza jakinaraziko zela adierazi zuen.
LABen ustetan hauxe guztia enpresaren hainbat puntutako zuzendaritzan dauden gabeziak eta segurtasun falta estaltzea baino ez da.
Argi utzi nahi dugu erru guztia enpresak duela, kasu bietan, Durangoko 20 km/ordukoko arreta zein azken istripuaren Bilboko topea, Euroloop ikuskapen sistematik kanpo baitzeuden. Eta enpresak baliabide tekniko eta teknologikoak ditu eskura, honelako istripuak ekiditeko. LABek jada salatu zuen Pk. 30,400aren istripuaren aurreko egunetan Zirkulazioan Segurtasunerako Batzordean, enpresaren zuzendaritzaren erantzukizun eza Euroloop-a leku horretan ez ezartzeagatik. Honekin batera sailburuaren profesionaltasun falta salatu nahi dugu. Bidaiarien segurtasunaz kezkatu beharrean, gehiago kezkatzen da giza akatsei errua leporatzeaz. Jakinarazi beharko lituzke azken istripua bezalako gertaerak; errespetu handia dion jendarteari ez zaio esan tren hori praktiketan zegoen pertsona batek gidatzen zuela.
Gogoratu beharko luke, eta horrela iritzi publikoari azaldu, praktikak egiten ari direla bidaiariekin doazen trenetan eta unitate horiek ez dutela mando bikoitzik.
Gure iritziz, hain dago kezkatuta bere Yarekin, ezen ez baitu astirik hainbeste interesatzen zaion jendartearen segurtasunaz arduratzeko.
Amaitzeko, gogoratu behar zaio erantzukizun prima kobratzen dutenak ez direla giza akats horiek izaten dituztenak, baizik eta existitzen ez den segurtasunaz teorian arduratzen direnak eta giza akats horiek egiten dituzten langileak espedientatzeaz arduratzen direnak.
|