2004/07/01
Boslan, enpresariak ala negreroak?

Martxoaren 16an, Boslan ingeniería enpresak ( Autonomia 26), Euskaltelen zerbitzua betetzen zuten bi langile kalera bota zituen, biek hiru urteko antzinakotasuna zutelarik. Kaleratzearen arrazoia zera da, langile bi hauek, enpresan dauden lan arazoak ikusita, lehendabizi hauteskunde sindikalak burutzeko tramiteak hasi zituztela.

Honen bidez, enpresak, gainontzeko langileak beldurtu nahi ditu eta bide batez, langile guztien interesak defendatuko lituzken komitea egon dadin ekiditen saiatu. José Ignacio eta José Ramón Villanueva anaiak (Boslanen jabeak) bezalako eskrupulu bako enpresarien bidegabekerien menpe ez legokeen komitea, hain zuzen.

Kontratazioak Boslanen zabor kontratuen bidez egiten dira (lan zehatz baterako kontratua) eta emakumeak diskriminatzen dira. Lan berdina burutzen dute eta gizonezkoek baino gutxiago kobratzen dute, beste hainbat kontuz gain.

Hil honetan langile bi hauek bultzatutako epaiketak izan dira eta batean dagoeneko, epaia atera da: bidegabeko kaleratzea.

Villanueva anaiei, enpresari-negrero izateari uzteko, askatasun sindikala bezalako oinarrizko eskubidea errespetatzeko eta Monike eta Txaro berehala berriro hartzeko exijitzen diegu.

Azkenik, Euskalteli ere, enpresa nagusia den aldetik, gatazkaren konponbidean parte har dezala exijitzen diogu.

VILLANUEVA ANAIAK, EGOERAREN ERRUDUNAK!

MONIKE ETA TXARO BEREHALA HAR DAITEZELA BERRIZ!



inprimitu