|
2005/02/03
Baliogabetzat jo dute Boslan-en langile baten kaleratzea hauteskunde sindikalak egiten saiatzeagatik. EAEko Auzitegi Nagusiak baliogabetzat jo du BOSLAN enpresaren langile baten kaleratzea. Enpresa hori EUSKALTELen azpikontrata bat da eta langilea 2004ko martxoan kaleratu zuten bere enpresan hauteskunde sindikalak bultzatzeagatik.
2005eko urtarrilaren 18ko epaiak, langilea berriro hartzera behartuko du eta Auzialdiko Epaitegiaren erabakia, kaleratzea bidegabetzat jo zuena, baliogabe utzi du.
Langileak, LAB sindikatuaren afiliatuak, beste lankide batzuekin batera hauteskunde sindikalak egitea sustatu zuen eta enpresak aurre abisuaren hurrengo egunean kaleratu zuen.
Epaiak dioenez, askatasun sindikalerako eskubidea hautsi da eta kaleratzea hauteskundeak ez burutzeko asmoz egin zuten, langileen ordezkaririk egon ez zedin.
Garai hartan LABek mobilizazioak bultzatu zituen eta enpresari eta Euskalteli beren jarrera aldatzeko eskatu zien, baina ez batak ez besteak ez zuten aldatu.
|