2006/06/23
Wincanton Transeuropean Espaņa SL garraio enpresan lanuztea egingo dute enplegu-erregulazioko espedientearen aurka.

Lanpostuen defentsan, Wincanton Transeuropean Espaņa SL salgaiak errepidez garraiatzen dituzten enpresako langileak lanuztea egingo dute ostiral goizeko 00:00etatik ekainaren 24ko 23:59ra. Enpresak enplegu-erregulazioko espedientea abiaraziko duela eta ia langile gehienak ukituko dituela jakinarazi die. Multinazionalak orain urte batzuk bereganatu zuen Transportes Marqueset enpresa, orduan errentagarria zelako, eta orain lanpostuak kendu eta langile autonomoak jarri nahi ditu. Enpresak galerak dituela arrazoitzen du eta horren errua langileei egozten die. LABek salatu nahi du egoera hau enpresak azkenaldian hartu dituen erabakiak eragin duela: besteak beste, kostuen azpitik garraiatzea, bidaiak semiremolkeak erdi utzik daudela igorri, ordezkaritza zuzendaritzarik gabe mantendu etab. Azken finean, enpresa noraezean mantendu dute, nahita gainera. Onartezina da, zuzendaritzak berak sustatutako bideragarritasun faltagatik 15 urtez lanean diharduen enpresa baten lanpostuak horrela suntsitzea. LABen ustez, Wincantonen posible da flota propioa, baina bere alde egingo duen norbait falta da. Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzari enplegu-erregulazioko espedienteari irtenbidea aurki diezaiola eskatu nahi diogu. Azaldutakoagatik Wincantoneko gidariek ostiral eta larunbatean lanuztea egingo dugu gure lanpostuen defentsan kaleratzeak egon ez daitezen alternatiba bakarra dela pentsatzen dugulako.



inprimitu