|
2004/11/22
Gipuzkoako anbulantziak mugagabeko greban azaroaren 22tik aurrera.
LAB, CCOO, ELA eta LSB-USO sindikatuek Gipuzkoako anbulantzien sektoreari mugagabeko grebarako deia luzatu diote azaroaren 22tik aurrera.
Sektorearen enpresekin akordio batera heltzeko ezintasuna ikusita, gatazka honi amaiera emateko mugagabeko grebari ekitea baino beste alternatibarik ez dugu.
AMB: Gipuzkoa S.coop., AMB. Maíz, Gipuzkoa Emergentziak UTE:, AMB. Larrialdiak S.coop. eta LRK 8grupo Larrialdiak enpresek adierazi dutenez, ez dira langileen lan egoera duin bihurtuko lukeen hitzarmen probintzialerako negoziazioari aurre egiteko gai, Osasun Sailak dirua ematen ez die eta.
Horrez gain, gobernuak behin eta berriro adierazi du gatazkaren alde batera geratzeko nahia, hilaren 17an zerbitzu minimoak adosteko enpresa, sindikatu eta Osakidetzaren arteko bileran agerian geratu zen moduan.
Sektoreko langileen ordezkariak diren sindikatuek azpimarratu nahi dute egoera hau ez dela inoren gustukoa baina enpresek eta Eusko Jaurlaritzak bereari eusteak horretara eraman gaituela. Jendeak egoera ulertzea eta barkatzea espero dugu eta baita zerbitzuak sor ditzakeen molestiak ere.
|