2004/09/10
Gipuzkoako anbulantzien sindikatuek eta Euskadiko Larrialdi Sanitarioetarako Teknikarien Elkarteak, sektorearen errealitateaz gezurra esatea leporatu diote Ana Calvori.

Larrialdietarako koordinakundearen adierazpen manipulatuak kritikatu dituzte. Horrez gain, kategoriak aitortzea, langileen prestakuntzan baliabideak handitzea eta lan osasunean hobekuntzak eskatu dituzte. Gipuzkoako Larrialdietarako Lurralde Batasunaren arduraduna den Ana Calvo-k, adierazpenak egin zituen irailaren 6an komunikabideen aurrean. Hauen aurrean, LAB, CCOO, USO, UGT eta ELA sindikatuok, sektoreko langileen %100eko ordezkaritza dutenak, adierazpen hauei kritika egin nahi diogu adierazpen hauek lan gatazka bat lehertzear dagoenean egin baititu. Gatazka hau garatuz joan da jarduera hasi zenetik. Argi dago, beraz, adierazpenak maniobra hutsa direna. Alde batetik bere burua zuritzeko eta bestetik, herrialde honetan larrialdiak burutzen dituzten anbulantzia gehienak ukitzen dituen gatazka kolektiboari dagokionez jendartea prestatzeko. Sindikatuon ustetan zerbitzuaren errealitatea bestelakoa da, oso larria eta gipuzkoar guztiengan izango du eragina. Elkarrizketak, kontu batzuk aipatu ere ez ditu egiten edo manipulatzen ditu. Sindikatuek exijitzen dute esan dezaten non dauden udako errefortzuak eta zergatik 90. hamarkadaren hasieran Gipuzkoan Cruz Rojak eta DYAk 30na anbulantzia zituzten eta gaur egun guztira 21 baino ez dauden. Hori, baliabide mugatuak dira eta biztanleria engainatzea eta anbulantzietako profesionalak estutzea da. Sindikatuek hauxe salatu nahi dute: instituzioek ez gaituzte ezagutzen eta ez gaituzte kontuan hartzen. Adibiderik argiena iazko abenduan dugu, lankide bi zerbitzuan zeuden bitartean hil zirenean. Katastrofeetarako prestaketari dagokionez, prestakuntza eza nabaria da. Maiatzetik egon badago kualifikazio profesionalaz BOEn argitaratutako dekretu bat, baina ez da aplikatzen. Aplikatuko balitz soldata eta lanaldi berdintasuna ere aplikatu beharko lirateke. Siniestralitate txikia dagoela esatea ere lotsagarria da, estatistikek bataz besteko15/20 istripu islatzen dutenean urtean; hauxe, beste hainbat kontu ahaztu barik. Azkenik, azpimarratu behar da Eusko Jaurlaritzak enpresen gainean duen kontrol falta; hauek, nahi dutena egiten dute. Batzuetan, profesional sanitarioak kaleratu ere egiten dituzte modu desegokian, Ana Calvok bere artikuluan, hauen lana, buru-belarri aritzea eta bizkortasuna goraipatzen bazituen ere.



inprimitu