· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Garraioak eta Telekomunikazioak

· Trenbideak
· Hegazkinak
· Errepideak (bidaiari eta merkantzien garraioa)
· Telekomunikazioak
· Arrantza
· Itsaso Merkataritza






LABek 2005eko arrantza kanpainari buruz egindako balorazioa.



LABek 2005eko arrantza kanpainari buruz egindako balorazioa.



LABek 2005eko arrantza kanpainari buruz egindako balorazioa.


 

2005/11/02
LABek 2005eko arrantza kanpainari buruz egindako balorazioa.

Euskal arrantza sektorerako eta bereziki baxurarenerako, 2005 urtea oso txarra izaten ari da eta agerian geratu dira duela urteak sektoreak dituen arazo larriak.

Europar Batasunak arrantza kupoetan egindako esleipen irrazionalak urte hasieran, Madrilek ez entzunarena egiteak Arcachon gaian, antxoaren oso kanpaina txarrak eta ondorioz hori arrantza egiteari uzteak, eta azkenik, hegaluzearen kanpainan zehar gasolioaren prezioaren igoera amaiezinak, zeuden perspektiba apurrak hondatu dituzte eta sektore honen egiturazko arazo larriak azalera atera dira.

Aurten gertatzen ari dena ez da egoeraren araberako kontua izan, sektorearen hainbat organismo eta administraziok ikusarazten saiatzen ari diren bezala.

Duela urte asko, arrantza sektorea Euskal Herrian noraezean dabil eta inor ez da zuzen jartzen saiatzen, nolabait bere ekoizpena bideragarri eta lehiakor egiteko, bere errekuperazioa posible egin lezaketen hiru arazo garrantzitsuenei helduz; hala nola, baliabideen kudeaketa, harrapatutako espezien komertzializazioa eta arrantzaleen baldintza sozio- laboralak erregulatzea, arrantzaleak baitira egoera honen ondorioak pairatzen dituztenak.

Sektore honetan, orokorrean egiturazko arazo bat sortzen denean, diru-laguntzen bidez konpontzen saiatzen da, administrazioak estutuz baina arazoaren jatorriari heldu barik eta horrela, hurrengo gatazka gertatu arte, normalean areagotzen dena.

Sektore honek denetariko laguntzak, denetariko subentzioak behar ditu, zalantzarik gabe,baina beti ere bere funtzionamendu eta produkzioa bere bizi iraupenenerako laguntzen menpe egongo ez den errentagarritasunari moldatzeko ikuspegiarekin.

Harrapatutako espezien komertzializazioaren gaia lehentasunezkotzat jo zuen LABek 2004ko otsailean Orion egindako sektoreari buruzko jardunaldian. Horretarako ezinbestekoa da aldaketa egungo komertzializazio egituretan. Gaur egun arrantzaleak hori alde batera uzten du eta kontserbagileak, esportatzaileak eta orokorrean komertzializatzaileak dira itsaso nahasi honetan benetan arrantza egiten dutenak. Arrantzalearen funtzioa arrainak ateratzera eta lonjak ahalik eta espezie gehienekin eta kalitatezkoekin hornitzera mugatzen da.

Egun, sektorearen errealitatea zera da, ahalik eta espezie gehien eta kalitate hoberenarekin arrantza egin behar dela gero eta agortuago dauden kaletan, gero eta baxuagoa den soldata lortu ahal izateko. Sektore honi urtez urte gero eta zailago suertatzen zaio globalizazioaren itsasoan nabigatzea, lehiatu behar baitu, kontrolatzen ez duelako eta gainera ez baita harrapatzen dituen espezien jabea.

Portuetako gaurkotasuna benetan zaila da; harrapatutako kalitatezko espezieak duela 20 urteko prezioan saltzen ari dira eta beste batzuk itsasora itzultzen dira edo azpiprodukturako bideratuak izaten dira, erosleari ez baitzaio saltzea interesatzen.

Arrantzaleek bere espezieak saldu ezin izateak lonjan lehenengo salmentan duten prezio baxuagatik eta kontsumitzaileek erosi ezin izateak oso prezio altuetan daudelako, bitartekari katearen interbentzioagatik da.

Sektoreak harrapatutako espezien salmentak kontrolatu behar ditu kontsumitzaileari saldu arte; honi harrapatutako espezie guztiak, fresko edo izoztuak eskaini behar dizkio, kontsumitzeko prest, xerretan, keztatuan, e.a eraldatuz. Horrelaxe sortu behar ditugu sarrerak, ateratzean gero eta handiagoak diren gastuetarako. Balio erantsia atera behar diegu harrapatutako espeziei.
Epe ertainean, espezien eraldaketa, elaborazio eta manipulazioa, antzinako harrapaketen etekin handienei alternatibak izango dira. Hauxe da, gure ustez sektoreak behar duen etorkizuna. Garrantzitsuena dugu, espezieak, lehengaiak, kofradiak bezalako erakundeak,... sektorean parte hartzen duten eragile guztiekin planifikazioa baino ez da falta; administrazioa, armadoreak, sindikatuak... arrantza etorkizunean, jarduera ekonomiko eta kultural garrantzitsua izan dadin Euskal Herrian.

Madrilengandik urrundu behar dugu eta zuzenean parte hartu europar erabaki esparruetan eta Euskal Herriko kontserbazio eta komertzializazio politikan. Eskumen guztiak lortu behar dira arrantza politika propioa definitu ahal izateko.


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa