|
2003/07/17
Portuen legeak barne trafikoan duen eragina Lan-baldintza txarrak, desregularizazioak eta istripu-arriskuak ezarri nahi dituzte.
Barne Trafikoko langile gehienek Lege-Proiektu honen berri izango zenuten egin diren mobilizazioetan edota prentsaren eta sindikatuen bidez.
Guk, hala ere, Lege honek Barne Trafikoko (Erremolkadoreak, Amarratzaileak, e.a.) langileei ekarri ahal dizkieten ondorioen laburpen txikia egin nahi dizuegu.
Lege-Proiektu hau 1992ko lege baten aldaketa da; 1997an ere aldatu zen eta 2004ko maiatza baino lehen berriro aldatzeko asmoa dute.
Erremolkadoreak eta amarratzaileak ez dira Lege-Proiektu honetatik at geratzen. Lortu nahi dena zera da: portuetako betebehar eta funtzioak liberalizatzea. Honek konpetentzia zikina sortuko luke eta gure lan-baldintzak nabarmen okertuko lituzke.
Jakin badakigu Kontsignatario handiek Portuak eta bertako lanak eskuratu nahi dituztela hauek pribatizatzeko eta bertako langileen segurtasuna eta profesionaltasunari batere erreparatu gabe desregulatzeko. Lan-baldintza txarrak, desregularizazioak eta istripu-arriskuak ezarri nahi dituzte.
Honegatik guztiagatik sindikatu honek enplegua defendatzeko borrokarekin jarraituko du langileon baldintzak zalantzan eta kolokan jartzen diren ezein tokitan, dela Madrilen (Sindikatuen Batasun Mahaian), dela Gasteizen; izan ere, Gasteizen Eusko Jaurlaritza inplikatzea lortu dugu eta Lege-Proiektu honi emendakinak aurkeztuko dizkio.
Barne Trafikoko langileei ERNE egoteko dei berezia egin nahi dizuegu LABetik, gure lanpostuak eta gure etorkizuna kolokan daudelako.
|