| |
AHT - Ez dago kontsentzu sozialik Abiadura Handiko Trenaren alde.
EUSKAL HERRIKO HAINBAT GIZARTE ERAKUNDE, SINDIKATU ETA ALDERDI POLITIKOK EUSKO JAURLARITZA ETA AKITANIAKO KONTSEILUAREKIKO DESADOSTASUNA AZALDU DUTE, ETA AZPIMARRATU DUTE ABIADURA HANDIKO TRENAK EZ DIOLA MESEDERIK EGITEN EUSKAL GIZARTEAREN OSOTASUNARI.
Euskal Y-a bezala ezagutzen den proiektua europar finatziazioa eskuratzeko lehentasuna duten proiektuen artean sartzearen egokitasunari buruz egunotan sortu den eztabaidaren aurrean, eta eztabaida horri erantzunez Eusko Jaurlaritzak ETA Akitaniako Kontseiluak bultzatutako erantzunaren aurrean; behean sinatzen duten erakunde sozialek, euskal gizartearen interes anitz eta garrantzitsuen ordezkari gisa, adierazten dute:
1. Abiadura handiko trenaren proiektua ez da Euskal Herriarentzako erabilera soziala duen proiektua, beste batzuen artean, jarraian aipatzen diren arrazoiengatik:
a) Ez du errepideko trafikoa edo beste garraiobide batzuen transferentzia ziurtatzen, bereziki merkantzien kasuan.
b) Ez du garraio publikoaren mugimendua errazten, ez trenbide sareko parte ezberdinen artean ezta trenbide sareen eta errepidearen artean ere, egungo sarearen parte inportante bat ahanzturara kondenatuz.
Ez du lurraldearen osotasuna bertebratzen eta ez du erabiltzaile kopuru handienaren beharra asetzen, bere zerbitzuaren frekuentzia eta banaketa geografikoaren arabera.
c) Era berean, euskal Y-aren proiektuak itzelezko inpaktu negatiboak eragingo lituzke arlo sozialean, ekonomikoan, nekazaritzan eta ingurumenean; dokumentatuak eta kontrastatuak izan diren inpaktuak, eta ezingo liratekenak inondik inora hobetu proiektuaren balizko onura sozialekin.
2. Eusko Jaurlaritzak eta Akitaniako Kontseiluak ez dute bultzatu, euskal Y-aren adinako proiektu bat garatu ahal izateko, behar-beharrezkoa eztabaida soziala, hemen bildutako erakundeek aspaldidanik jakinarazi duten bezala. Are gehiago, transparentzia informatiboa ukatzearen aldeko politika erabili dute, gure ustez politika intentzionatua izan dena, proiektua ahalik eta ixilen aurrera eramateko asmoz eta ahalik eta oposizio txikiena aurkitzeko asmoz.
Hori ez da traba izan gizarte mugimendu ezberdinek, batzuk hemen presente, gaiaz interesatu eta beren kabuz informatzeko; aipatu taldeak euskal Y-arekiko aurkako jarrera hartzera eraman dituen informazioa, hain zuzen. Honek, beraz, Eusko Jaurlaritzak eta Akitaniako Kontseiluak bultzaturiko trenbide proiektuak duen kontsentsu sozial falta itzelaren aurrean lagatzen gaitu; nahiz eta Garraio Departamentuak gutxietsi eta, are gehiago, ukatu egin duen egoera hau.
3. Badira, beraz, euskal gizartearen barruan, iritzi ezberdinak eta alternatibak euskal Y proiektuaren aurrean; ezinbestekoa da hauek aztertu eta eztabaidatzea, egin behar denari buruz kontsentsu batera iristea, trenbide garraioa eta Euskal Herri osoko garraio sitemaren osotasunaren inguruan, alegia. Euskal Y-a ez da, sinistarazi nahi diguten bezala, konponbide posible bakarra. Eusko Jaurlaritzak berak onartzen du euskal Y-a ez dela alternatibarik onena.
4. Uste dugu Europar Batzordeak gizartearen benetako beharrei erantzuten dien proiektuak finatziatu beharko lituzkeela bakarrik, dagokion lurraldeko gizarteak hala expresatuta.
Egoera honetan, behean sinatzen duten erakundeek:
1. AHTren proiektuari ezetz esaten diote, beste behin.
2. Aurkakotasuna adierazten dute, proiektu honen aurrean euskal gizarteak duen kontsentsu falta nabarmena estali asmoz, Eusko Jaurlaritzak eta Akitaniako Kontseiluak egiten dituzten ahaleginekiko; Jaurlaritzari eztabaida publikorako deia egiten diote eta abiadura handiko trenaren gaian harturiko bidea berriro aztertu dezala eskatzen diote.
3. Aurkakotasuna erakusten dute diru publikoa erabiltzearekiko, EAEkoa zein europakoa, Euskal Herriaren lurraldearen bertebrazioarekin zerikusirik ez duen tren eredu bat eraikitzeko baldin bada, eta dei egiten diote Europar Batzordeari herri honen benetako behar sozialei bakarrik erantzungo dieten proiektuak finantziatu ditzan.
4. Apustu egiten dute gizarte eztabaida serio eta sozial baten alde, euskal gizartea osatzen duten eragile guztien artean, definitzen joateko lurralde antolamenduaren eredua, garraio sistemaren eredua eta, zehatzago, gizarte bezala behar dugun trenbide sistema.
Dokumentu honetara ondoko erakundeak atxikitzen dira:
EHNE, ELA, LAB, ESK, HIRU, ELB, Ekologistak Martxan, Kalapie, Mugarra Bilgune, Batasuna, IU, Zutik, Aralar, euskal Unibertsitateetako hainbat irakasle.
|
|