|
2006/06/28
CROWN EMBALAJES ESPAŅA SL enpresan mobilizazioak.
Crowneko enpresa batzordea (LAB 2, USO 2, CCOO 2, UGT 2 eta ELA 1) ekainaren 21etik hona egunero kontzentratzen da hitzarmen propioaren negoziazioan enpresako zuzendaritzak izandako jarrera salatzeko.
Otsailean negoziazioa hasi zenetik, ezinezkoa izan da negoziazioa ixtea enpresak eduki ekonomiko eta sozialetan duen itxikeriagatik. Honexegatik, honako mobilizazioak deitu ditu enpresa batzordeak: ekainaren 30ean, uztailaren 7an eta 14an ordubeteko lanuzteak egingo dira 10:00etatik 11:00etara goizeko txandan, 18:00etatik 19:00etara arratsaldeko txandan eta 2:00etatik 3:00etara gaueko txandan. Uztailaren 24rako gainera 24 orduko lanuztea dago deituta.
Ekainaren 30ean, ostirala, langileak eta sindikatuetako ordezkariak 10:00etatik 11:00etara bitartean kontzentratuko dira lantegiaren atarian Ugao-Miravallesen.
|