· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    
Eraikuntza

· Zurgintza
· Beira
· Zeramika
· Eraikuntza
· Industria kimikoa
· Arte Grafikoak
· Papergintza
· Energia
· Oihalgintza

MOBILIZAZIOA - Bizkaiko Grafikagintzako hitzarmenaren alde. Ekainaren 8an, goizeko 10:00etan DOCUWORLD enpresaren aurrean (Sondika).

2006/06/07
MOBILIZAZIOA - Bizkaiko Grafikagintzako hitzarmenaren alde. Ekainaren 8an, goizeko 10:00etan DOCUWORLD enpresaren aurrean (Sondika).

ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek BIZKAIKO GRAFIKAGINTZAKO HITZARMENAREN ALDEKO MOBILIZAZIO EGUNA deitzen dute 2006ko Ekainaren 8an.
Patronalak Hitzarmen honen negoziazioa atzeratu nahi du. Mahaia Apirilan osatu da "Patronalaren arazoak direla eta", eta orain arte izandako batzarrek aipaturikoa adierazten dute argi eta garbi.

Ez dugu onartuko Bizkaiko Grafikagintzako Patronalak adierazten duen sentikortasun eza eta arduragabetasuna. Ez dituzte negoziatu nahi sektorerako hain garrantzitsuak diren honako gaiak: lanbide - kategoria berriak arautzea, sektoreko gutxiengo kategoria ezartzea, lanaldiaren murrizketa, soldaten igoera duinak, e.a.
Patronalak hiru urterako hitzarmena proposatzen du, soldata-igoera eskaza, lanaldiaren murrizketarik gabe eta malgutasunarekin gainera.
Patronalak azaltzen duen jarrerak Bizkaiko Grafikagintzako langile guztiak mobilizaziora deitzera behartzen gaitu.

Datorren ekainaren 8an, sektoreko delegatuek DOCUWORLD enpresaren aurrean (Sondika dagoena eta Grafikagintzako Patronalako Lehendakariarena dena) kontzentrazio bat burutuko dute.
Ondoren, kotxe karabana bat CEBEK-era (Gran Via 50, Bilbo) bideratuko da, berton kontzentrazio bat egiteko 11etatik 11.30etara.

LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa