|
2005/11/28
LABek ez du Cementos Rezola-ren hitzarmena sinatu. Cementos Rezola enpresak eta ELA sindikatuak, Aņorga eta Arrigorriagako lantegietan aplikatzeko hitzarmena sinatu dute.
LABek ez du sinatu hainbat arrazoirengatik.
- 4 urteko indarraldia ezarri da. LABen ustetan luzeegia da eta enpresari bake sozialerako epe luzea ematea baino ez du suposatuko.
- 19 langile kontratatzea adostu da eta horietatik 6 hitzarmenetik kanpo egongo dira. LABen iritziz 250 langile baino gehiagoko enpresa batean, lau urtetan 13 langile kontratatzea oso gutxi da.
- Aranburuko harrobia azpikontratatzea adostu da. LAB azpikontratazioaren aurka dago, enpleguaren prekarizaziorako arrazoi nagusienetako bat baita.
Honez gain, 1996an eta langileek egindako greba deialdiaren ondorioz, enpresak eta komiteak azpikontratazioa mugatzeko akordioa sinatu zuten; horren arabera ezin zitezkeen enpresaren jarduera nagusia ziren lanak azpikontratatu. ELAk sinatutako hitzarmena, akordio horretan ezarritakoaren kontra doa eta baita Cementos Rezolaren plantilak azpikontratazioa mugatzeko duen nahiaren kontra ere.
LABek oso negatibotzat jo du hitzarmenaren edukia eta ELAk interes alderdikoiengatik sinatu duela adierazi nahi dugu; hala nola, bere hiru afiliatu kontratatzea edo Arrigorriagako komitean ELAren izenean egondako kide bat Aņorgara lekualdatzea.
Cementos Rezola-n izan duen negoziazio estrategiaz hausnartzera gonbidatu nahi dugu ELA, bere interes propioak alde batera utzita, langile guztien interesak defendatuko dituen hitzarmenerako negoziazioak hasteko
|