Lan-legepeko langileen atxikipena 2007, 2008 eta 2009 urteetarako Osakidetzako langileen lan-baldintzei buruzko dekretuari.

2007, 2008 eta 2009 urteetarako Osakidetzako langileen lan-baldintzei buruzko Dekretua lan-legepeko langileen talde guztietan aplikatu ahal izateko, aurreikusita dauden atxikitze-akten bitartez berretsi beharko da. Akta horiek Enpresa-batzordearen ordezkapen nahikoarekin izenpetu beharko dira.

Osakidetzak ordezkapen nahikorik lortu ez duenez Enpresa-batzorde batean ere, baliteke Administrazioak denbora gutxi barru gutxiengo batentzat izan ezik gehienentzat inolako hobekuntzarik ez daukan testu bati atxikitzera gonbida ditzala lan-legepeko langileak. Are gehiago, begi-bistako diskriminazio inportanteak ditu. Osakidetzak errealitate hori manipulatuko du guztiontzako hobekuntzak lizentziak eta baimenetako kapituluan daudela esanez. Zer esanik ez, guztiok ondo dakigu aipatutako hobekuntza horiek Osakidetzaren nahitik jaio ez direla, lizentziak eta baimenak Administrazio Publikoko Langileen Oinarrizko Estatutuaren Legera eta Berdintasunaren Legera (biak 2007an Estatuko Parlamentuan onetsita) moldatzeko eginbeharretik baizik. Karrera Profesionala beste dekretu batzuetan inposatu dute eta lan-legepeko langileei derrigorrez aplikatu behar zaie. Ez da beharrezkoa lan-baldintzei buruzko inolako dekretuari atxikitzea guri aplikatzeko. Izan ere, lan-baldintzak arautzen dituen dekretu honi atxikitzeko interesa eduki dezaketen bakarrak lan-legepeko langile fakultatiboak dira. Langile horiek kontu batzuk erabakitzeke dituzte: produktibitatea, zaintza-orduek ordu arrunten balio bera edukitzea, larunbatak jaieguntzat hartzea, kupo medikoa gutxiagotzea, ikusitako paziente bakoitzeko aparteko ordainketa, medikuen 400 plaza gehiago... Medikua ez bazara dekretuari atxikitzeak langile fakultatiboei soilik aplikatuko zaizkien hobekuntza horiek baieztatzea esan nahiko du. Dekretuari atxikitzen ba zatzaizkio, Osakidetza eta gobernuari arrazoia emango diezu Euskal Osasun-zerbitzua medikuentzat soilik erakargarri egin nahi dutenean. Dena den, oraindik zalantzak badituzu, pertsonalki atxiki baino lehen dekretua irakur ezazu. Gogoan izan hiru urtetarako men egingo diozula. Berdintasunaren legea eta EBEPen hobekuntzak izan ezik ez duzu ezer aurkituko.



inprimitu