|
2007/10/18
Osakidetza: langile guztiontzako benetako negoziazioaren alde.
Osakidetzak bere 29.000 langileen lan baldintzak aprobatu ditu sindikatu medikuaren laguntzarekin, honek langileriaren %10a solik ordezkatzen duelarik. Horregaitik, adostu diren hobekuntzak medikuentzako soilik dira.
Negoziazio prozezu guztian zehar, Osakidetzak egin duen gauza bakarra izan da atzetik negoziatutako proposamenak mahai gainera botatzea, hauek inposatu nahian, gizarteak uste dezan negoziazioa egon dela. Gu egoera latz honen aurrean, zailatu gara, inposatu nahi zizkiguten akordioak behintzat, langile guztien onurarako izatea, baina hau ere ukatu digu Osakidetzak.
Osakidetzaren inposaketaren aurrean, ELA, SATSE, LAB, CCOO, UGT, ESK eta UTESE sindikatuok aldarrikatzen duguna da, benetako akordio bat, zeinetan langile guztion kezka, arazo eta erreibindikazio guztiak isladatzen diren, beti ere, desberdintasunik sortu gabe langileen artean.
Osakidetzak, Dekretu bat inposatzeko orduan ezin duena egin da, lan talde bat produktiboa dela esatea eta horregaitik, horren ordaineko konplementu bat merezi duela, beste langile guztioi errekonozimendu hori ukatuz. Honek, errespetu falta harrigarria erakusten du Osakidetzaren partez euren langileekiko eta gauza larria da, kontutan izanda, zerbitzu publiko baten kudeaketaz hitzegiten gaudela eta lana taldean egiten dela.
Bestalde, onartezina iruditzen zaigu Osakidetzak eredu desberdinak jartzea karrera profesionalak ezartzerakoan, lan finkotasuna eta kolektiboaren arabera, zeren eta gure ustez portzentaiak eta irizpideak berdinak izan behar dira langile eta kolektibo guztientzat.
Kontutan izanda zazpi sindikatuaok Osakidetzako langile guztiontzat aldarrikatzen dugula benetako negoziazioa, Osakidetzari eskatzen diogu benetako negozioazio prozezua irekitzea eta hori bultzatzeko, langileoi eskatzen dizuegu hurrengo egunotan egongo diren mobilizazioetan parte hartzea. Gure helburua da, hobekuntza ekonomikoak, langileen eskazia, lan karga eta erritmoak, lantaldearen zahartasuna, euskalduntzearen inguruan sortu diren arazoak eta kolektiboen arteko diskriminazioa ekiditea, berdintasuna lortuz, estatutario, laboral, finko edo aldi baterako langileen artean.
Osakidetzan guztiok egiten dugu lan eta beraz, negoziazioa ere guztiontzako izan behar da. Horregaitik, mobilizatzen bagara lortuko dugu!
Urriaren 17, 23 eta 25ean, Osakidetzako zentru guztietan kontzentrazioak egongo dira.
|