|
2007/02/28
Gobernu Kontseiluak, sindikatuetako ordezkariei entzungor eginez, erizaintzako garapen profesionala onartu du.
Atzo asteartea, Kontseilu Gobernuak erizaintzako garapen profesionala onartu zuen, Osakidetzako sektoreko mahaian ordezkaritza duten sindikatuen babesik gabe.
Gobernu honek argi azaldu du negoziatzeko daukan grina, besteen aldarrikapenei kasurik egin ez eta berea inposatuz.
LABek fakultatiboen kolektiboaren eta erizainen garapen profesionala inposatzea salatzen du. Batean eta bestean, garapen profesional baztertzailea da langile fixoentzako baino ez delako eta ordezkapenak egiten dituztenak kontuan hartzen ez dituelako ...; azken hauek ez baitute kobratuko. Hau da, lan berdina egiten duten arren, interino eta aldi bateko langileek gutxiago kobratuko dute.
2005ean langile fakultatiboei ezarritako garapen profesionala eta 2006an erizainei; Osakidetzako kolektibo ezberdinen arteko soldata ezberdintasunak areagotu egingo ditu.
Garapen profesionala ezartzeko irizpidea bakarra da eta guztiz subjektiboa; beraz, bitartekoen esku geratzen da maila bati edo besteari ezartzea ala ez.
LABek lan kategoria guztientzako karrera profesionala exijitzen du, langile fixoa edo aldi baterakoa den erreparatu gabe; inor baztertuko ez duena,
Karrera profesionala baloratzeko orduan, parametroek objektiboak izan behar dute eta txantaje, presio eta sumisioaren aurrean motibazio, parte hartze eta kalitatezko osasun publikoaren aldeko taldeko lanak funtsezko izan behar du garapen profesionalerako.
|