2006/04/03
Kontzentrazioa - Negoziazioa Osakidetzan orain!

Osakidetzako kudeatzaileek eta Inclan sailburuak, arduradun nagusia, ez dute 2006ko negoziazioa hasi nahi. Abenduan negoziazioa hasteko hitza eman zuten eta gaur egun oraindik ez da hasi.

Lan zama eta erritmoen areagotzea, plantilla eskasa, langileen lan baldintzak hobetzeko beharrizana eta negoziazioaren aurrean Osakidetzaren ezetza dela eta; LABek apirilaren 4an kontzentrazioa egingo du goizeko 11etan Osakidetza eta Lehendakaritzaren egoitzen aurrean. LABek uste du beharrezkoa dela Osakidetzari erantzutea eta orain arte egon ez den adostasuna egotea sindikatuen artean edukietan. Horregatik hemendik aurrera mobilizazioak burutuko ditugu apirilaren 4koa lehena izanik.



inprimitu