|
2005/10/27
Nafarroako gobernua eta kontziliazioa
Urriaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Agindu baten bidez, Nafarroako Gobernuak kontziliazioa eta emakumeen sarrera lan munduan sustatzeko dirulaguntzak arautzen ditu. Dirulaguntza eta neurri bakarra da bi helburu horietarako.
Haur bat izateagatik lanaldia murrizten duten langileei emanen zaien dirulaguntza arautzen du. LAB sindikatutik ez dugu egokia ikusten arautu den modua, emakumeontzako ez baita batere mesedegarrria jarraian azaltzen diren honako arrazoiengatik:
- Arautzen diren neurrietan bi helburu desberdinak nahasten dira.
Batetik, emakumeendako lanpostu gehiago sortzeko helburua eta bestetik kontziliazioa nahasten dute. Seme-alabaren bat izateagatik eta bera zaintzeko lanaldia murrizten duten pertsonei dagokien dirulaguntza da hemen arautzen dena.
LABen ustez, bi helburu desberdin dira , batetik emakumeek etxetik kanpo lan egiteko aukerak sustatzea eta bestetik, kontziliazioa ahalbidetzeko neurriak arautzea. Helburu bakoitzak espezifikoki garatu beharko luke lanketa eta neurri propioak , bestela oraingoan bezela ez bata ezta bestea ere ez dira bermatzen.
- Diru laguntza jasotzeko eskubidea , enpresariaren erabakiak baldintzatzen du.
Foru Aginduak dioenaren arabera, bere lanaldia murritu duen langileak, dirulaguntzarako eskubidea izanen luke baldin eta enpresarioak bere ordezko beste emakume bat kontratatuko balu. Baldintza horrek, langilearen eskubide hori desbirtuatzen du, enpresariaren erabakiak baldintzatzen baitu langilearen eskubidea bermatu ahal izatea.
- Emakumeon lan baldintza eskasagoak sustatzen ditu.
Egia esan, gaur egungo ebentualitate eta lanaldi murritzeko kontratu gehienak emakumeezkoenak dira. Lan baldintza hauek aldatzea litzateke emakumeontzako lan aukeren hobetzea , kontratu mugagabeak eta lanaldi osokoak sustatzea. Baina neurri hauek emakumeak aldi baterako eta ordu gutxitarako kontratuen kopurua haunditzea ekarriko du. Lanaldia murriztu duen langile horren ordezkapenerako emakume bat kontratatzeko exijitzen delako eta, soilik egoera horrek dirauen biartean eta lanaldi murritz edo ordu gutxi batzutarako kontratuak eginen direlako.
- Haur txikien zainketa beharrak baino ez ditu kontenplatzen.
Langileon Estatutaren 37.5 artikuluan haurren zainketaz gain, ezindu eta edadetuen zainketa beharrak aipatzen dira, lanaldiaren murrizketaz ari denean. Foru Agindu honek berriz, haurren zainketarako baino ez du dirulaguntzarako eskubidea aitortzen aipatutako gainerako baldintzak betetzeaz batera.
Sindikatuaren iritziz, zainketaren kontzeptuaren barruan haurrez gain edadetu eta ezinduen beharrak eta atentzioak sartzen dira eta nahiz eta Langileon Estatutan jaso, Foru Aginduak ez ditu kolektibo horien zainkta gatik dirulaguntzarik onartzen.
- Lanaldi erdiko murrizketa soilik.
Langileon Estatutak lanaldiaren herida edo heren bat murrizteko aukera ematen dio langileari. Foru Aginduak lanaldi erdiko murrizketa baino ez du onartzen eta lanaldiaren herena murriztea erabakiko luketen langileak , dirulaguntzarako ez lukete eskubiderik izanen.
Aipatutako arazoi hauengatik guztiengatik ez dugu uste Faro Agindu honek benetako beharrei erantzuten dienik, eta honetaz gain emakumeontzako oso lan baldintza eskasak dituzten kontratuak bultzatzatuko lituzke.
|