· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Administrazio publikoak

· Eusko Jaurlaritza
· Nafarroako administrazioa
· Administrazio zentrala
· Posta
· Komunikabideak
· Udal eta Foru Administrazioa
· Justizia administrazioa
· Osasungintza publikoa
· Osasungintza pribatua
· Gizarte asistentzia






Nafarroako udaletan dagoen funtzionarizatzeari buruz



Nafarroako udaletan dagoen funtzionarizatzeari buruz



Nafarroako udaletan dagoen funtzionarizatzeari buruz


 

2004/06/04
Nafarroako udaletan dagoen funtzionarizatzeari buruz

Tokiko Araubide Foru Batzordeak, Nafarroako gobernuak aurkeztu zion tokiko erakundeen pertsonal laboralaren funtzionarizatzerako dekretu proiektua, ontzat jo zuen otsailaren 18an.

Proiektu hau, Foru Administrazioak, administrazio publikoetarako hitzarmenaren negoziazio mahai orokorrean dauden sindikatuei ere aurkeztu zien. Finean, administrazio baterako, foru administraziorako diren hitzarmen edo akordioak.

Azpimarratu behar dugu, berriro ere, udalak bere baitan hartzen dituen esparruan aurkeztu zela. Baina aldi berean, negoziazio errealetik baztertzen zaie: administrazio hauetako langileei dagozkien kontuak erabakitzen dira, baina kasu askotan, tokiko administrazioen ordezkaritza errealik gabe, ez pertsonal ez patronalaren aldetik. Dekretuz edo beste batzuez aplikatzen diren akordioak hartzen dira, ohiko administrazioak horrela nahi badu.

Gainera, dekretu proiektu honek tokiko entitateen pertsonalarenganako diskriminazio gehiegi ditu. Foru administraziokoari aitortzen zaizkion eskubideak ukatzen zaizkio. Estatus diferentea ote dugu, lan egiten dugun administrazioaren arabera?

Tokiko erakundeetarako dekretu proiektu honetan funtzionarizatzeko eskubidea ukatzen zaio, funtzio publikoaren estatutuak berak aitortzen duen karrera profesionalerako eskubidearen arabera, mailaz igo den pertsonalari. Edo hobeki esanda, ez zaie funtzionarizatzea galarazten, baizik eta mailaz jaitsiko litzaiekeela, zigorra balitz.

Eta hauxe promozio asko administrazioen ezintasunagatik gertatu direnean, maila bakoitzeko funtzioak ordenatzeko. Horrela, kategoria handiagoko lana egitea aitortzea, kasu askotan E eta D mailakoak, bereziki, pertsonalak berak borrokatua eta irabazia izan da. Kasu hauetan, promozioa araudi legalak onartzen dituen bi modu posibleetan eraman da aurrera: proba eta titulazioarekin edo probarekin eta titulaziorik gabe baina antzinakotasunarekin.

Beste kasu batzuetan, promozioa, karrera administratibo famatu horren araberakoa izan da, edozein oposaketatan mugatutako txandaren bidez. Tokiko erakundeen pertsonalak ez ote du karrera horretarako eskubiderik?

Promozionatutako pertsonalaren funtzionarizatzerako galarazpen hauek ez ziren aurreko deialdietan gertatu eta ez dira foru administrazioaren pertsonalaren funtzionarizatze prozesuan aipatzen.

Foru administraziorako dekretuan A eta B mailetarako baino ez da titulaziorik exijitzen, eta ez gainontzekoetarako. Horrela, aitortzen da antzinakotasunagatik promozionatu ahal izana. Aitzitik, tokiko administrazioetarako FD proiektuan, maila guztietarako exijitzen da.

Foru administrazioarenean, gainera, momentuan ez daukanari lortzeko aukera ematen zaio eta funtzionarizatzea eskatzeko bi hilabeteko epean. Udalen kasuan, aukerarik ez.

Foru administrazioan, jakina, epea ere bi hilabetetan handitzen dute estatuko administrazioetatik etor litekeen pertsonalarentzat. Gaur egun, aldi baterako edo finko eten kontratua dutenak ere funtzionariak izatera igaro ahal izango dira edozein momentuan, egoera aldatzen badute. Udaletan, dirudienez, ez diozu laborala izateari utziko, lanaldi osoa lortuta ere.

Ebazpen judizialengatik maila aldatu dutenak ere onartzen dituzte, nahiz eta beharrezkoa den titulazioa ez izan; integrazioa behin-behinekoa da eta aukera ematen da onartzeko edo uko egiteko. Foru administrazioan, bai; ez udalekoetan. Arraro samarra da horrela egitea eta eskubide bera ukatzea oposizioz promozionatu duenari.

Araudi bat eta bestearen arteko diskriminazio egoera hau salatzen dugu eta zentzugabea deritzogu. Tokiko erakundeen pertsonalak legalki promozionatzeagatik, ordaindu behar izatea nahi dela emango luke, kontratazioetan iruzurrak estaltzearen truke. Edo agian honelako zentzugabekerien atzean, aipatu diskriminazioak ez bezain argiak diren interes instituzionalak ezkutatzen dira.


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa