2007/03/21
Langile bat kaleratu dute ETB-Miramonen. |
 |
ETBko Miramongo Langile Batzordeak gure lankidea den Eider Kormenzanaren (jantzitegiko Mayor Style kontratako langilea) egoera salatu nahi du. |
| Duela pare bat hilabete gure lankidea kaleratua izan zen, honetarako arrazoi bakarra nagusiaren aurrean bere eskubideak defendatzea izan delarik.
Eiderrek bere nagusia salatzeko ausardia izan zuen ez ziolako zegokiona ordaintzen, epaiketa irabazi zuen eta honek ondorio latzak ekarri zizkion, konfiantzazko langilea izatetik (bere lankideen arduraduna zen), bere lana egiteaz paso egiten zuen lankide alferra izatera pasa zen.
Edoskitze (Ğlactanciağ delakoa) baimen garaian zegoela Jose Ignacio Fuldainek (Mayor Style enpresako nagusiak) kalera bota zuen.
Orain, Eiderrek zenbait demanda aurkeztu ditu epaitegian Jose Ignacio Fuldainen aurka, hauetako batean kaleratze nulua eskatuz. Eiderren egoera ekonomikoa larria da, oraindik ez du kobratu lehenengo epaiketatik zor zaion dirua eta gainera, kaleratua aurkitzeaz gain, ezin du langabeziatik ezer kobratu Jose Ignacio Fuldainek gauzak gaizki egin dituelako eta paperak ez dituelako behar bezala egin.
Guk Miramongo komite bezala, ETBko zuzendaritzari Eiderren aldeko jarrera eta bitartekari izan dadila eskatu diogu, baina hauek oso argi omen dute zein den filma honetako zintzoa eta zein gaiztoa.
ETBko zuzendaritzaren konplizitatea salatu nahi dugu ez dutelako Eiderren bertsioa entzun ere egin nahi eta Jose Ignacio Fuldainen bertsioa soilik eta erabat berea egiten dutelako.
Honen aurrean Miramongo langileoi gure lankidearen alde martxan jarri ditzakegun ekintzetarako babesa eta laguntza eskatzen dizuegu. |
|