|
2006/03/08
Baleuko S.L. eta Talape: Martxoaren 9arekiko atxekimendua. Baleuko S.L. eta Talape ikusentzuneko ekoiztetxeetako langileok Martxoaren 9an deitutako grebarekiko gure atxekimendua adierazi nahi dugu:
1. Ez gatozelako bat ez sakabanaketarekin eta orokorrean preso politikoen kolektiboaren aurka hartzen diren neurriekin: kondenak luzatzea, bisiten murrizketak...
2. Zigor neurri horiek dituzten ondorio larriek ikaragarri kezkatzen gaituztelako: Igor Angulo eta Roberto Sainz-en heriotzak izan dira azkenak.
3. Euskal Herriak aurrera egingo badu, ezinbestekoa iruditzen zaigulako langileen eta eragile politikoen benetako konpromisoa.
Baleuko eta Talapeko langileek martxoaren 7an eta 8an bilduta, gehiengoz, idatzi hau sinatzea erabaki zuten.
|