· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Administrazio publikoak

· Eusko Jaurlaritza
· Nafarroako administrazioa
· Administrazio zentrala
· Posta
· Komunikabideak
· Udal eta Foru Administrazioa
· Justizia administrazioa
· Osasungintza publikoa
· Osasungintza pribatua
· Gizarte asistentzia






Iparragirre Sarien banaketaren aurretik LABek egindako ekintza



Iparragirre Sarien banaketaren aurretik LABek egindako ekintza



Iparragirre Sarien banaketaren aurretik LABek egindako ekintza


 

2006/02/14
Iparragirre Sarien banaketaren aurretik LABek egindako ekintza

Miarritzeko Kasinoan banatutako Iparragirre Sarien ekitaldia hasi aurretik LAB-komunikabideetakok hainbat ordezkarik partehartzaile eta publikoaren artean eskuorriak banatu zituzten. Jendea barruan zegoenean pankarta zintzilikatu zuten atearen aurrean ETBko prekarietatea salatzeko.
Hona hemen banatutako eskuorria:

IPARRAGIRRE SARIAK
Prekarietatearen saria EITB berarentzat

EITBk Miarritzeko Kasinoan banatuko dituenen artean ez dugu Prekarietatearen Saria aurkitu, ohiko apaltasunagatik agian. Hori dela eta sail hori ondoen ezagutzen dugunok, kontratetako langileok, sortzea erabaki dugu, Euskal Telebistak berak bene-benetan merezi duelako.

Bertan saritzen diren saioak eta profesionalen artean eta atzetik langileak ere badaudela gogora ekarri behar dugu, horietako asko oso egoera prekarioan lan egiten dutenak, kontratetan batez ere: soldata eskasak, ordutegirik gabe, lan hitzarmenik gabe...Programazioen gora-beherek ere lan baldintzetan eragin handia dute: langileak kalera, oporrak langabezian, ezegonkortasuna ... Baina halere horri zalantzarik gabeko kalitatezko komunikazio taldea deitzen zaio, ontzi berean poz-pozik batera arraunean goazen profesional lagun talde batek osatzen duena.

Zilarrezko Qa lortu duen lehen komunikazio taldeak Bilbon Europako erredakziorik handiena izango du, baina bere oinarriak ahul. Izan ere, albistegi eta programentzat irudia eta soinua grabatzen dugun langileon lan baldintzak zeharo prekarioak dira: 700 euroko soldata gordinak eta egun osoa sakeleko telefonoa piztuta. Eta Araba eta Nafarroan kaleratzeak eman berri dira, langile horien ordez are prekarioagoak diren langile autonomoak kontratatzen ari direlarik. Bi herrialde horientzat ETBk ez du programa zerbitzurik aurreikusi, eta adibide bat jartzearren Tuteraraino Donostiatik zentzurik gabe bidal daiteke grabazio talde bat.

Esandakoa. Zorionak txapeldunei bihotz bihotzetik, hainbat kasutan saria lortzeko lana aipatzen ez den prekarietate batez egin behar izan dutelako; eta zorionak sabel-sabeletik prekarietatearen sariaren irabazlea den EITBri.


Zadorra eta Fase 3ko langileak, Araba eta Nafarroako ETBko korrespontsalia eta programetako zerbitzuetako kontratak.


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa