2006/01/20
ETB gune prekarioa.

Urtarrilaren 18an, Gasteiz eta Iruņeko ETBrako korrespotsalia zerbitzuak egiten dituzten kontratetako langileek ordubeteko lanuztea egin zuten. Hona hemen kontzentrazioan banatutako informazioa:

Abenduan Gasteiz eta Iruņean eta pasa den astean Iurretan bertan ETBren egoitzen aurrean kontzentrazio bana burutu badugu ere, berriro elkarretaratzera behartuta gaude, egoera konpondu ezik okerrera jo baitu. Izan ere gaur bertan berriro Gasteiz eta Iruņean kontzentrazioak egiteaz gain, ETBko bi kontratetako langileek ordubeteko lanuztea deitu baitute. ETBrentzako ENG deitzen diren zerbitzuak (albistegi eta programentzako irudia eta soinua hartzen duten bikoteak) betetzen dituzte langile hauek ia telebistaren sorreratik gainera, eta bertako langileen baldintzekin parekatzeko bidea hartu baino, prekarietatea areagotu egin da. Aurrekoan zera aipatzen genuen, kontratu osoa eduki ezkero 700 euroko hileko soldata gordinarekin bizi beharra, egun osoa sakeleko telefonoa piztuta gainera (zer esan praktiketan edo bekadun bezala egon ezkero). ETBk lehiaketa publikoa ere egin zuela jakinarazi genuen, prekarietatea areagotu eta kaleratzeak suposatuko zutela aurreratuz. Gaur dagoeneko zera ziurta dezakegu, Iruņean hiru langile kaleratuak izan direla eta Gasteizen hurrengo asteetan ere kaleratzeak egongo direla. Gainera, Araba eta Nafarrorako ez da programetako zerbitzurik eskeini, eta herrialde horietan egin beharreko lanak, ETBren "logikaren" haritik, Bilbo zein Donostiatik egingo dira (gaurko lanuztea zapuzteko ere erabiliko dira). ETBk erantzunkizun ia osoa du egoeran, bai baitaki informazioan liderrak lan berdinak egiten jarraitu beharko duela eta zerbitzu kopuru berdina beharko duela, baina eskeintzak minimoetatik jaitsiz ordukako kontratazioak bultzatzen ditu prekarietatea handituz, "kalitatea", "autofinantzazioa" eta "zero defizita" goraipatuz. Eta kontratetan sustatzen den prekarietatea ez dator bat hain zuzen ere ETBk behin eta berriz "sektorea antolatu eta indartzeko" apustua egiten duela esaten duenarekin. Sektorea indartu baino, kanpoko enpresak erakarri nahi dituela ematen du, eskeintzarik merkeena onartzearekin bultzatzen, onartzen eta mehatxatzen duenean. Sektorea antolatzeaz ulertzen dutena hau ere izango da agian, gehiago pribatizatzea, iaz egin zuten bezala, hainbat Unitate Mugikorren zerbitzuak eta aurten Hemeroteka ia osoa alegia. Etxe barruan ere txakurrak oinutsik, prekarietatea areagotzen dela ikusten da: musutruk lan egiten duten bekadunak, berragertzen hasten diren praktiketako kontratuak, lan harremanak zeharo desregulatu egiten dituzten autonomo faltsuen kontratuak... Esan bezala, egoerak konponbidea hartu baino okerbidea hartu duela ematen du, eta kontratetako langileek mobilizazioekin jarraitu beharko baitute datorren asteazkenean ere, kaleratzeak eta lan baldintzak salatzeko, ardura nagusia ETB eta Administrazioarena delarik.



inprimitu