|
2006/01/20
ETB gune prekarioa.
Urtarrilaren 18an, Gasteiz eta Iruņeko ETBrako korrespotsalia zerbitzuak egiten dituzten kontratetako langileek ordubeteko lanuztea egin zuten.
Hona hemen kontzentrazioan banatutako informazioa:
Abenduan Gasteiz eta Iruņean eta pasa den astean Iurretan bertan ETBren egoitzen
aurrean kontzentrazio bana burutu badugu ere, berriro elkarretaratzera behartuta gaude,
egoera konpondu ezik okerrera jo baitu. Izan ere gaur bertan berriro Gasteiz eta Iruņean
kontzentrazioak egiteaz gain, ETBko bi kontratetako langileek ordubeteko lanuztea deitu
baitute.
ETBrentzako ENG deitzen diren zerbitzuak (albistegi eta programentzako irudia eta
soinua hartzen duten bikoteak) betetzen dituzte langile hauek ia telebistaren sorreratik
gainera, eta bertako langileen baldintzekin parekatzeko bidea hartu baino, prekarietatea
areagotu egin da. Aurrekoan zera aipatzen genuen, kontratu osoa eduki ezkero 700
euroko hileko soldata gordinarekin bizi beharra, egun osoa sakeleko telefonoa piztuta
gainera (zer esan praktiketan edo bekadun bezala egon ezkero). ETBk lehiaketa publikoa
ere egin zuela jakinarazi genuen, prekarietatea areagotu eta kaleratzeak suposatuko
zutela aurreratuz. Gaur dagoeneko zera ziurta dezakegu, Iruņean hiru langile kaleratuak
izan direla eta Gasteizen hurrengo asteetan ere kaleratzeak egongo direla. Gainera,
Araba eta Nafarrorako ez da programetako zerbitzurik eskeini, eta herrialde horietan
egin beharreko lanak, ETBren "logikaren" haritik, Bilbo zein Donostiatik egingo dira
(gaurko lanuztea zapuzteko ere erabiliko dira).
ETBk erantzunkizun ia osoa du egoeran, bai baitaki informazioan liderrak lan
berdinak egiten jarraitu beharko duela eta zerbitzu kopuru berdina beharko duela, baina
eskeintzak minimoetatik jaitsiz ordukako kontratazioak bultzatzen ditu prekarietatea
handituz, "kalitatea", "autofinantzazioa" eta "zero defizita" goraipatuz.
Eta kontratetan sustatzen den prekarietatea ez dator bat hain zuzen ere ETBk behin
eta berriz "sektorea antolatu eta indartzeko" apustua egiten duela esaten duenarekin.
Sektorea indartu baino, kanpoko enpresak erakarri nahi dituela ematen du, eskeintzarik
merkeena onartzearekin bultzatzen, onartzen eta mehatxatzen duenean. Sektorea
antolatzeaz ulertzen dutena hau ere izango da agian, gehiago pribatizatzea, iaz egin zuten
bezala, hainbat Unitate Mugikorren zerbitzuak eta aurten Hemeroteka ia osoa alegia.
Etxe barruan ere txakurrak oinutsik, prekarietatea areagotzen dela ikusten da:
musutruk lan egiten duten bekadunak,
berragertzen hasten diren praktiketako
kontratuak, lan harremanak zeharo desregulatu
egiten dituzten autonomo faltsuen kontratuak...
Esan bezala, egoerak konponbidea hartu
baino okerbidea hartu duela ematen du, eta
kontratetako langileek mobilizazioekin jarraitu
beharko baitute datorren asteazkenean ere,
kaleratzeak eta lan baldintzak salatzeko, ardura
nagusia ETB eta Administrazioarena delarik.
|