· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Administrazio publikoak

· Eusko Jaurlaritza
· Nafarroako administrazioa
· Administrazio zentrala
· Posta
· Komunikabideak
· Udal eta Foru Administrazioa
· Justizia administrazioa
· Osasungintza publikoa
· Osasungintza pribatua
· Gizarte asistentzia






Kontzentrazioa Iurretako ETBren egoitzan



Kontzentrazioa Iurretako ETBren egoitzan



Kontzentrazioa Iurretako ETBren egoitzan


 

2006/01/16
Kontzentrazioa Iurretako ETBren egoitzan

Gaur, 2006ko urtarrilak 13a, eguerdiko 12:30etan LABek kontzentrazioa burutu du Iurretako ETBren egoitzaren ondoan. Ekimenaren helburua ETBn bertan zein erabiltzen dituen kontraten lan baldintzen prekariotasuna salatzea izan da, eta LABeko 60 bat ordezkari bildu da hiru pankartaren atzean. Ekimenaren ondoren ETBren hesian bertan eta errepidearen sarreran eskegi da pankarta bana.

Salatzen diren lan baldintza prekarioak besteak beste hauek dira:

- Etxe barruko ohiko lan kontratuen ordez erabiltzen ari diren:
    -  Bekadunak, soldatarik gabe lan arrunta betetzen dutenak, edota oporretako ordezkapenen ordez
    -  Praktiketako kontratuak gero eta gehiago.
    -  Autonomo faltsuak.

- Kontraten lan eta soldata baldintzak:
    -  Lehiaketetan aukera merkeena sustatzen da, dagoeneko txarrak diren langileen lan baldintzen kaltean (hileko 700 euro eta egun osoa telefonoa sakelean piztuta, zeresanik ez bertan ere bekadunak edota praktiketako kontratuak egiten direnean).
    -  Korrespontsalietako lanak betetzeko lan karga berdina aurreikusten bada ere, gutxiago eskeini dute. Honek kaleratzeak eta ordutegi malgutasun handia suposatzen dute, Nafarroa eta Arabako kasuetan.

- Eta gutxi balitz...
    - ETBko zuzendaritzak ez du langileen ordezkariekin egiturako plantila adostu nahi, eta kontran, gero eta zerbitzu  gehiago pribatizatzen ari da. Iaz hainbat Unitate Mugikor zerbitzu, eta aurten ia Hemeroteka osoa.

Datorren asteazkena 18an Nafarroa eta Arabako korrespontsalia lanak betetzen duten kontratetan ordubeteko lanuztea egingo dute, 11:00k eta 12:00ak bitartean, kontzentrazio bana egingo delarik. Iruņean ETBren egoitzaren aurrean eta Gasteizen Postas kaleko Postetxearen aurrean.


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa