2005/02/17
Euskadiko Justizia Administrazioan egindako greba oso arrakastatsua izan da.

CCOO, CSIF, ELA, LAB, UGT eta CGT sindikatuek deitutako lanuzteak erabat arrakastatsuak izan dira. Kontuan hartu behar da sindikatu hauek Euskadiko Justizia Administrazioaren langileen %100 ordezkatzen dutela. Barruti judizial batzuetan jarraipena % 100ekoa izan da eta orokorrean langileen % 90ek deitutako lanuzte orduetan izan behar ziren jarduera judizial gehienak geldiarazi dituzte. Atzeratutako epaiketak, bertan behera gelditutako eginbideak, bulegoak itxita... horixe izan da ikusi ahal izan dena Araban hilaren 15ean, 16an Gipuzkoan eta 17an Bizkaian. Abokatu eta prokuradoreek ere laguntza eman diote kolektibo honi kontzentrazioetan agertuz. Une honetan sindikatuak Administrazioak datorren astean egin beharreko data zehazten duen zain daude. Bilera horretan erantzun beharko dio sindikatuek aspalditik eskatutakoari. Orain Justizia, Lan eta Segurtasunerako sailburua den Azkarraga jaunaren txanda da. Informazio gehiago nahi izanez gero: Elena Pérez: 655744936
Fernando Abad: 629413648
José Luis Fradejas: 607761528
Eva Martín: 652715883


inprimitu