|
2005/12/19
Egoitza, eguneko zentro eta tutoretzapeko pisuetako adinekoen arretarako Gipuzkoako hitzarmenaren negoziazio mahaian aurre akordioa lortu da
LAB, CCOO eta UGT sindikatuok, ADEGI eta LARES patronalekin batera, aurre akordioa batera heldu gara. Aurre akordioa honako honetan datza:
Indarraldia: 2006-2008 kontu guztietarako ordainsarietarako izan ezik, atzeraeraginezko izaera izango duena 2005eko urtarrilaren 1etik oinarrizko soldatan.
Lanaldia: 1.592 ordu efektibo urtean 2008rako. Murrizketa lan zentro bakoitzaren hasierako puntuaren arabera egingo da, eta lanaldi murrizketak, urtean 66 ordutik 11 ordura bitartekoak izango dira.
Ordainsariak: hilean 1.205eko helburuko soldata gerokultore/erizaintza laguntzaileen kategoriarako. Helburu horretara heltzeko sistema zatika ezarriko da, soldata horien hasierako puntuaren arabera; gaur egun minimorik baxuena hilean 744 euro dira.
Hainbat osagarri gaukotasun, jaiegun, igande eta jaiegun berezietarako.
Enplegua: %85eko mugagabeko kontratazioa hitzarmenak irauten duen bitartean. Lanaldiaren %60ko kontratu minimoak lanaldi partzialerako kontratuetan hedatuen dauden kategorietarako eta lanaldi jarraituan burutzea igande eta jaiegunean izan ezik. Jarraipen batzorde bat osatuko da, hau betearazteko asmoz.
Lizentziak: izaera orokorrekoak Gipuzkoako batez bestera egokitutakoak.
Hitzarmen berriaren araudia garatzea falta denez, hilaren 20rako gaude deituta.
LAB, CCOO eta UGTk oso positibotzat jo dugu, adinekoentzako egoitza, eguneko zentro eta tutoretzapeko pisuetako Gipuzkoako lehenengo sektore hitzarmenerako lortutako aurre akordioa. Ez dugu ahaztu behar, sektorea gaur egun hainbat hitzarmenetan banatuta dagoela eta mota askotako baldintzak daudela, lanaldiak, soldatak eta abar; horrek sektorearen berezitasunak ez arautzea dakar (funtzioak, txandak, gaukotasuna, e.a).
|