|
2005/12/03
Egoitza, eguneko zentro eta tutoretzapeko pisuetako adinekoen arretarako Gipuzkoako sektore hitzarmenaren negoziazio mahaiari buruzko informazioa LAB, CCOO eta UGT sindikatuek, egoitza, eguneko zentro eta tutoretzapeko pisuetako adinekoen arretarako Gipuzkoako sektore hitzarmenaren negoziazio mahaian % 51ko ordezkaritza izanik, aurrera eramaten ari den negoziazio prozesu eta hilaren 2an izandako bileraren osteko egoeraren berri eman nahi dute:
1- Langile guztiak erregulazio marko komun batean batu beharra dago eta gainditu behar da hainbat sektore hitzarmenen egungo aplikazio egoera; hala nola, ostalaritza hitzarmena, garbiketa, osasun arlo pribatua, eta abar. Baldintza dibertsifikatzea alde batera utzita, hitzarmen horiek ez dute sektore beraren berezitasunik erregulatzen (funtzioak, txandak, gauekotasuna, e.a).
2- Uztailean eginiko hasierako bileren ostean negoziazio mahaiaren osaketa formala zehazteko asmoz eta urrian osaketa portzentual formala eta gero, hitzarmen horren edukiak negoziatzeari hasiera eman zitzaion.
3- Sindikatuen artean plataforma bateratua adosteko hainbat saiakeraren ondoren, errealitatea zera da, urriaren erdialdean LAB, CCOO eta UGT sindikatuek aurkeztu zutela plataforma bateratua.
4- Plataforma horren puntu nagusiak honako hauek dira: horren esparru funtzional eta pertsonala, kategorien funtzioak, bi urteko indarraldia, urtean 1.592 orduko lanaldia, 1.205 euroko ordainsaria 2006an Gerokultoreak/ Erizaintza Laguntzaileen kategoriarako, egonkortasun eta finkotasun neurriak enpleguan, lanaldiaren % minimoak zehaztea lanaldi partzialerako kontratuetan, plus batzuk, lizentziak eta hitzarmen kolektiboaren muina osatzen duten beste artikulu batzuk.
5- Hilaren 2ko mahaiaren bilerara arte patronalak eginiko kontraeskaintza honako hau zen: 5 urteko indarraldia, urteko lanaldiaren murrizketa 1.592 orduko lanaldira heldu arte 2009an, hilean 840 euroko ordainsaria 2005ean eta KPI+bi puntu hitzarmenaren indarraldiko urte bakoitzerako, ad persons bermea gaineko baldintzetarako eta hobekuntza batzuk kontratazioan, baina 2005eko ordainsariak hilaren 2an sinatzeko baldintzari lotuak.
Aldi berean patronalak mahai gainean ere badu Bizkaiko sektore hitzarmenaren eskaintza; hilean 900 euro eta urtean 1.730 ordu, alegia.
6- Hilaren 2ko negoziazio mahaiaren bilera ostean, egoera honako hau da:
-LAB, CCOO eta UGTk honako proposamen hau egin dugu: Gerokultore/Erizaintza Laguntz. kategorian, 1205 euroko plataformaren soldata taularekiko homologatze prozesua,3 urteko prozesuan ordainsarietarako (2005eko urtarriletik 2007ko urtarrilera, eta gainontzekoentzat 2 urteko indarraldia, hau da 2007ra arte), 1.592 orduko lanaldia, %85eko mugagabeko kontratuak 2006an eta %90 2007an lan egindako orduei dagokienez. Gutxienez 25 ordu astean, lanaldi partzialerako kontratuetan.
-Patronalak etena egin ostean hauxe proposatu du: 2008ra arteko indarraldia, 1.592 orduko lanaldia, gure plataforman planteatutako formularen arabera. %75eko mugagabeko kontratazioa 2006/12/31rako eta %85ekoa 2007ko amaierarako. Lanaldiaren %50eko lanaldi partzialerako kontratu minimoak. Ordainsariak, hilean 1100 euroko helburu taula Gerokultore- Erizaintza lag. Kategoriarako 2008rako. KPIko soldata bermea gaineko taulentzat. Proposamena hitzarmena sinatzetik aurrera aplikatzea.
Bilera amaitutakoan negoziazio mahaia berriro biltzeko deialdia dago hilaren 9an, ostirala.
LAB, CCOO eta UGT sindikatuek erregulazio marko komunerako beharretik, sektore hitzarmenaren bitartez, alde biek proposatutako edukiak aztertzen segituko dute, akordioetara heltzen saiatzeko asmoz, langileentzako berme minimoekin.
|