|
2004/11/22
Etxez etxeko laguntza zerbitzua: ez da arazo teknikoa soziala baizik LABek adierazi behar du udaleko agintariek ez dutela batzorde horren ez helbururik ez metodologiarik argitu, baina izaera teknikoa eman diotela. Bilera horretan LABek berriro ere asistentzia zerbitzua murriztea errefusatu zuen.
Murrizte honekin zerbitzuak ez dira beharrezkoak diren denbora minimoetara heltzen eta langileek lan gehiago egin behar dute denbora gutxiagotan.
Hori dela eta, gaiak esparru guztietan tratatzeko konpromisoa hartu dugu eta planteatu ere egin dugu zerbitzuaren irteerak eta beharrezkoak diren hobekuntzak ez direla eztabaida teknikora mugatu behar, sozialera baizik, eta ez Bilbora soilik Euskal Herri osora baino.
Eman behar dizkiguten erantzunen zain, mobilizazio eta interpelazioak planteatzen jarraituko dugu, etxez etxeko laguntza zerbitzua duin egiteko.
|