· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Administrazio publikoak

· Eusko Jaurlaritza
· Nafarroako administrazioa
· Administrazio zentrala
· Posta
· Komunikabideak
· Udal eta Foru Administrazioa
· Justizia administrazioa
· Osasungintza publikoa
· Osasungintza pribatua
· Gizarte asistentzia






Askatasuna gaixorik dauden presoentzat.



Askatasuna gaixorik dauden presoentzat.



Askatasuna gaixorik dauden presoentzat.


 

2004/04/15
Askatasuna gaixorik dauden presoentzat.

Auzitegi Nazionaleko Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiak Manu Azkarate presoaren askatasun baldintzatua ezeztatzeko erabakia, Azkarateri gaixotasun larria eta sendaezina pairatzeagatik, zigor-kodearen 60. artikulua, egungo 92.ena, ezarri zitzaiolako, duela 12 urte irten zen kartzelatik eta Euskal Herritik urrun dagoen presondegi batera eraman izana, preso honi dagozkion, eta besteak beste, zigor eta kartzela gaietako legeri berak onartzen dizkion osasun-eskubidearen eta atentzio sanitarioaren urratze larriak dira.

Donostia Ospitaleko txostenak kontuan hartu gabe, ez da kontuan hartu jasaten duen patologia sendaezina eta arrisku handikoa dela,ez eta Martuteneko espetxeko txosten medikoak ere (azken honetan Presondegiko Arautegiaren 104-4 eta 196-2 artikuluak betez premiaz eskatu zen osasun zioak direla-eta baldintzapeko askatasuna bergauzatzea), Manu Azkarate kartzelan sartu, eta gogortasun osoz ezarri diote sakabanatze politika.


Urruntze honek dakarren lehen ondorioa presoaren osasun egoera ez kontrolatzea eta honekiko jarraipen eza da. Horrela, zaila gertatzen da aldioro patologiei eta gaixotasunak ekar ditzakeen eritasunei egin beharreko jarraipen egokia egitea.



Sakabanatze politikak baldintzatzen du euskal presoen osasun alorrean parte hartzea, eta kontuan hartu Estatuko espetxeetan 50.000 pertsona baino gehiago askatasunik gabe direla, sare sanitario paraleloa izatearen ondorioz, baldintza baztertzaileak are gehiago handitzen dira.



Presondegiko Administrazioen helburuek zenbat kasutan sendagile eta gaixorik dagoen arteko erlazio zuzenarekin topo egiten dute eta besteetan osasunaren zainketa presondegiko politikaren interesaren pean ezartzen dute. Honen adierazle bat Bautista Barandalla presoaren egoera da, ultzeradun kolitisa diagnostikatu zitzaion 2002ko martxoan. Bi interbentzio egin dizkiote Iruņeko Bideko Ama Birjina Ospitalean heste-erritmoa sendatzeko. 2003ko azaroaz geroztik, Iruņeko presondegian dago. Gaixotasun hau kronikoa eta atzeraezina izanik, larri bihurtu da jarraipen okerra eta eman dioten tratamendua ezegokia izan delako.



Espetxeko sendagileen jerarki menpekoak zuzendariekiko, baita administratiboarekiko ere, kasu zehatzetan Etika eta Sendagile deontologiarekin, bere 4-3 artikuluan, topo egiten du, oinarrizko askatasun eta autonomi printzipoa galduz.



Presoak jasaten ari diren osasunari eta sendagileen arretari dagozkien eskubideen diskriminazio eta bortxaketa dela eta hurrengo ataletan zehaztu ditzakegu:



Osasun laguntza eza!
- Bere osasun egoerak eskatzen duenean arreta espezializatura baldintza beretsuetan iristeko ezina.

- Psikiatria zainketa zeharo ahaztuta, non gaixotasun hauek garatzeko leku aproposak baitira, eta pskiatriako diagnostiko zuzena guztiz beharrezko baita.

- Botikak eskuratzeko eskaintzak guztiz diskriminaturik.

- Mediku historialearen konfidentzialitatearen bortxa. (Konfidantzialitatea mantentzea oso zaila suertatzen da espetxeetako Zuzendariek presoekiko txostenak eskatzeko eskubide legala dutelako).

- Hots, Etika eta Deontologi Mediku Kodearen 6.2 artikuluaren eraso orokorra dago, garantia eza, ez nahikoa eta inefikaza den osasun sistemak ahalbideratzen duelako eta preso dauden pertsonen osasuna arrixkuan jartzen dutelako.



Konfidantzazko profesionalaren laguntza mugatua eta adituen arteko laguntza gero eta gutxiago ematen ari da, eskubide baten aplikazioa ukatuz edo oztopatuz, Presondegiko Lege Organiko Orokorrean 36-3 artikuluan eta Presondegiko Araudiaren 212-3 artikuluan agertzen delarik. Espetxekanpoko sendagileekin dagozkien denbora murrizketak gertatzen ari dira. Askotan, medikuaren bisita baimentzen ez denean, gero eta maiztasun handiagoz ematen ari delarik, barruko sendagilearekin hitzegiteko saiakerak edota erreferentziazko Ospitalekin ezinak suertatzen ari dira.



92.artikuluaren aplikazioaren murrizketak. Legedia bera ere ez da betetzen ari eta sendagileek askatasun egoeran garantia handiagoz zaindu ditzaten emandako aholkuak entzun-gor eginaz.



Eta egoera honek Euskal presoen osasun inguruko kasuetan larritasun handiago hartzen du, azken legalitate aldaketarekin zigorrak ankerragoak zehazten dituztelako, errepresioa handitzen dutelako eta askatasun eta oinarrizko eskubideak zapuzten dizkietelako presoei.



Ondorioz, norantza aldaketa eskatzen dugu baita Presondegiko politikan humanizatze prozesu bat, espetxeraturik dauden pertsonen bizitza baldintza eta kalitateaz arduratzea eta bere duintasuna errespeta dezaten ere.



Honekin guztiarengatik, gaixorik dauden euskal preso guztien askatasuna eskatzen dugu,
edonori zor zaion duintasunez, tratamendu egokia eman ahal izan diezaieten.


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa