2004/02/18
Euskal Herriak askatasunez erabakitzeko eskubidearen aurkako eraso berria. Osasun-txartel indibiduala.

Espainiako Parlamentuan, PNVren laguntzaz, Kohesio eta Kalitate legea onartu zenean (2003ko maiatza), LABek ohartarazi zuen Espainiako Estatuak Estatu guztiko pertsonentzat OTI (Osasun-Txartel Indibiduala) bakarra sortu nahi zuela. Bada, hilaren 12an, Estatu osoari eragingo dion osasun-txartel indibidualaren araudia argitaratu zen Estatuko Buletin Ofizialean. LAB Osasungintzaren aburuz, hau urrats berri bat da Estatu guztian, azpitik zentraliza eta homogeneiza dadin Sanitatea. Urrats hau, gainera, PNVren oniritzia jaso zuen Madrilen. Norberaren oinarrizko informazio kodifikatua edukiko dute txartel hauek. Informazio hau Estatuko edozein lekutan egongo da eskuragarri. Ezin gaitezke fida Espainia bezalako estatu polizial batek proposatzen duen kodifikazio zabal horretaz egin dezakeen erabilpenaz. Dirudienez, txartel kodifikatu honen xede nagusia biztanleria kontrolatzea eta erabiltzaileen ezagutza sakonagoa edukitzea da. Ez dio beraz inolako onura objektiborik ekarriko Espainiako Estatuko Sistema Sanitario Publikoak eskaintzen duen Asistentzia Sanitarioari. Era berean, dekretu honen bidez, Informazio Sanitarioko Institutua sortuko da. Honen xedea informazioa biltzea, lantzea eta banatzea izango da. Honela ba, Estatuko edozein lekutik datu pertsonalak eta informazioa elkar trukatu ahal izango da, eta historial klinikoa eskuragarri izango da. Hau gauzatuko balitz, izaera pertsonaleko datuen konfidentzialtasuna zalantzazkotzat joko litzateke. OTIren arautze berri honetatik arautu gabeko emigranteak baztertzen dira: ez dagoelako inolako bermerik estatuko osasun sistema guztiontzat izan dadin. Operazio hau guztia, Europa mailan Txartela bakarra egiteko asmoa dagoela esanez, justifikatu nahi dute. Baina errealitatea bestelakoa da. Ez dute proposatzen Europako Ekonomia Erkidegoko hiritar guztioi asistentzia sanitarioa erraztuko digun agiri bakarra egitea. Egitekotan, lehenengo eta behin, egin beharko lukete guztion osasun eskubidea bermatuko duen eta osasun sistema eskasenen (hala nola, Espainiako Estatuko sistema askok homologatu beharko lukete Europarekiko) hobekuntza eta hauentzako inbertsioak ekarriko dituen Europako araudia. LABen iritziz, ez du zentzurik Osasun Txartel Bateratua proposatzea Europako sistema sanitario publikoak homologatzen ez diren bitartean. Behin, homologazioa lotu eta gero, logikoa iritziko genioke Txartel Bakarra sortzeari. Hauexek dira gure arrazoiak Espainiako Estatuaren ekimen honekin bat ez egiteko. Aski ongi baitakigu zein den hauen azken xedea: biztanleriaren datu pertsonal guztiak zentralizatzea, informazioa eskuragarri izatea eta jendearenganako kontrola. bete dadin.



inprimitu